640 Zenbakia 2012-09-28 / 2012-10-05

Gaiak

Bideoa: Uda Ospatuz. Euskal Bixkotxaren Festa

EUSKOMEDIA

Non eta noiz

Kanbo – Urriaren hasieran Zer gertatzen da

Ez dago festarik partekatutako otordurik gabe. Izan ere, jendarteko otorduak batasun kolektiboa gauzatzen du. Eta aldi berean, batasun horren ikur da. Baina horretaz gain, bada festa herrikoien eredu bat elikadurarekin zuzenean lotuta dagoena: azokak.

Merkataritza nagusi den testuinguruan, azokek jai-giroa ere sustatzen dute. Udan, batez ere tokiko ondare diren produktuen inguruko azokak dira nagusi. Horietako bat da Lapurdiko Kanbo herrian ospatzen duten euskal pastizaren besta. Izan ere, XVII. mendetik ezagutzen da bixkotxaren sorlekua da Kanbo. Begiratu, erosi eta batez ere dastatu egiten dituzte sasoiko jakiak eta lehen emaitzak.