638 Zenbakia 2012-09-14 / 2012-09-21

Efemerideak

Efemeridea. Joseph Cazalis arkitektoa Tarnosen jaio zen 1872ko irailaren 19an



Biarritza joan zen 1906an, arte ederretako eskola nazionalean bere ikasketak amaitu ondoren. Bernier estudioko ikasle izan zen. Bere lan aipagarrienen artean, Kanboko “Gernika” etxea; Baionako “Izarra” eta “La feuilleé”; Angeluko “Campbell”; Donibane Lohitzuneko “Les iris”; Biarritzeko “Albatros”, “Alix”, “Eugénie”, “Nirvana”, “Mira-sol” eta “Bérenger” eta Baionako “Des halles” plaza. Beyreseko gaztelua eraberritu zuen eta Saubioneko eleiza.

Joseph Cazalisen Mira-sol etxea Biarritzen (1907).