637 Zenbakia 2012-09-07 / 2012-09-14

Efemerideak

Efemeridea. Miguel Muñoa 1868ko irailaren 11an jaio zen Donostian



Miguel Muñoa.

Gipuzkoar irakaslea (Donostia, 1868 - Donibane Lohitzune, 1953). Oinarrizko hezkuntzan euskara sartzen saiatu zen, eta gaur egungo ikastolen aitzindaria izan zen. 1917. urtean, Donostiako etxebizitza batean 70 haurri euskaraz irakasten aritu ondoren, Euskal Ikastetxea izeneko eskola sortu zuen Aita Karmeldarren komentuan. Gerra Zibila garaian Donibane Lohitzunera erbesteratu zen, eta bertan hil zen 85 urte zituela.