635 Zenbakia 2012-07-27 / 2012-08-31

Efemerideak

Efemeridea. Mayi Ariztia idazlea 1887ko uztailaren 28an jaio zen Saran



Mayi Ariztia.

Marie Diharassarri Sarako Lehetxipian jaio zen 1887ko uztailaren 28an eta 23 urte zituelarik, 1910. urtean, Baztango Pedro Ariztiarekin ezkondu. Laurent Diharassarri apaizaren iloba izateaz gain Aita Donostia eta Joxemiel Barandiaranekin ere harremanik izan zuen elizaren ohituretan hezia dugun idazle hau. 9 seme-alaba izanda ere irakurtzeko eta idazteko astia izan zuen; 1933an hitzaldi bat eman zuen Donostian uda-ikastaroetan “Uskal-etche Zaharrak” gaiaz eta ondorengo urteetan hainbat ipuin idatzi. Gure Herria aldizkarian plazaratu zituen asko 1950eko hamarkadan zehar, bai eta Anuario de la Sociedad de Eusko Folklore argitalpenean “Leyendas laburdinas” izenarekin eta 1949an Egan aldizkarian “Bi ohoinen ixtoria” izeneko ipuina ere; baina bere lanik garrantzitsuena 1934an kaleratutako Amattoren uzta ipuin bilduma dugu.

1972ko irailean hil zen.

[+] Informazio gehiago