630 Zenbakia 2012-06-22 / 2012-06-29

Gaiak

Bideoa: Uda Ospatuz. San Joan

EUSKOMEDIA



Aurreko ekimenetan bezalaxe, honako lan honek bi xede nagusi ditu: batetik, ikusgarria gerta daitekeen produktua eskaintzea aparteko irudiak erabiliz; bestalde, udaberritik udazkenera bitartean esanguratsuak ditugun 25 ospakizun horien deskribapen soila burutzeaz gain, ezaugarri eta oinarri nagusiak erakutsi nahi dira. Harreman eta lotura horien bitartez, jendeak euskal festa giroak bizi izan duen aniztasuna eta muina bereganatu ahal izango du.

San Prudentzioko festak, Kaxarranka, Pastoralak, San Juan eguneko sua, .... horiek guztiek Euskal Herriko lurretan barrena eraman gaituzte festaz festa, ospakizun anitzetan murgilduz, ohitura zaharrak erakutsiz eta sentipen berriak sorraraziz.

San Joan Non eta noiz

Donostia, Hernani, Tolosa, Laguardia – Ekainak 23 eta 24 Zer gertatzen da

Solstizioa baino zenbait aste lehenago, euskal lurralde osoan zuhaitz babesleak altxatzen dira. Zuhaitzak eta loreak babesleak badira, sua, aldiz, garbitzailea da. Ekainaren 23ko ilunabarrean, nonahi ikusiko ditugu San Joan suak gori-gori eta txinpartaka. Uda iritsi berri da eta hori ospatzeko suak pizten dira. Haren inguruan, gizon eta emakumeek dantzan egiten dute, nahi beste jan eta edan, eta kantuan aritzen dira.

“San Joanek esku baten sua eta bestean ura”. Ura da, hain zuzen ere, solstizioko errituak zabaldu dituen hirugarren naturako elementua. Izan ere, ekainaren 24ko egunsentian, iturri, erreten eta erreketako urek ahalmen bereziak hartzen dituztela uste da, eta ahalmen horiek gai direla gizon-emakumeak, abereak zein ondasun materialak sendatu eta babesteko. Hori dela eta, ura etxeetan gordetzen da ondasun preziatu gisa.