Aipamena. Aucouturier metodoa: Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra
Egilea: Bernard Aucouturier Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 Orrialde kopurua: 304 ISBN: 978-84-9860-557-0 Ezaugarriak: Ekintza-fantasmen kontzeptuaren bitartez, Bernard Aucouturierrek haurraren motrizitatearen psikodinamika ulertzera gonbidatzen gaitu, zeina larrimin saihestezinen aurrean haurrari segurtasuna ematen dioten ekintza sinbolikoen jatorrian baitago. Autoreak jarduteko eta jostatzeko atsegina nabarmentzen du, norberaren irudikapena eraikitzeko eta pentsamendua garatzeko ezinbesteko faktore gisa. Hezkuntza- eta prebentzio-praktika psikomotorra eta laguntza psikomotor terapeutikoko praktika sakon azaltzen dira, betiere filosofia humanistan oinarrituta: haien esparruak, helburuak, gorputzaren eta hizkuntzaren bidezko segurantza sakoneko estrategiak eta haurrari laguntzeko erlazioa. Esperientzia eta kontzeptu ugariko liburu honen xedea da psikomotrizistak eta haurtzaroko profesionalak beren eguneroko praktikei buruz galdetzera bultzatzea. Profesionalei zuzenduta dago, nagusiki: psikomotrizistei, ortofonista eta logopedei, psikoterapeutei, psikiatrei, psikiatra pediatrikoei eta zentro mediko eta psikopedagogikoetako psikologoei.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.