628 Zenbakia 2012-06-08 / 2012-06-15

Euskobooks

Aipamena. Plazer bat izan duk, Benito!

Egileak: Pako Aristi Urtuzaga eta Mikel Markez Argitaletxea: Elkar, 2012 Orrialde kopurua: 208 ISBN: 978-84-9783-991-4 Ezaugarriak: Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea.