Egilea: Aitzol Lasa Oiarbide Argitaletxea: Elhuyar, 2012 Orrialde kopurua: 180 ISBN: 978-84-92457-21-2 Ezaugarriak: Elhuyarrek Hodeietan narrazio zientifikoa plazaratu du. Lana 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago liburua. CAF-Elhuyar sarien helburua da zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza eta narrazio-lanak bultzatzea, saritzea eta aitortzea. Gazteei zuzendutako zientzia-narrazioak kategoriako lanak gazteei zuzendutako narrazioak dira, euskaraz sortuak. Lan horietan, zientzia- eta teknologia-gaiak jorratu behar dira, ezinbestean, zeharka bada ere. Zientzia-narrazioen bitartez gazteak zientzia eta teknologiara modu atsegin eta erakargarrian hurbiltzea da sariketaren helburua. Hodeietan liburuaren tramari dagokionez, Hodei dugu protagonista. Batxilergoko azken ikasturteko ikaslea da Hodei, eta ez ditu bereziki gustuko zientziak. Estibalitz, aldiz, zientzialari iaioa da. Nerabezaro osoan izan du gustuko Estibaliz Hodeik, eta, udan bizi izan duten maitasun-istorioaren ondoren, aldatzen hasi da Hodeiren zientziarekiko ikuspegia.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.