Egilea: Kepa Korta (Zuz.) Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 Orrialde kopurua: 142 ISSN: 1577-9424 Ezaugarriak: Gogoa, Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko aldizkaria da, euskaraz, urtean bitan argitaratuko dena. Gogoak diziplinarteko izaera du: Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazio eta Ekintzari buruzko ikerkuntza bultzatzen du, bereziki logika, matematika, hizkuntzalaritza, psikologia, filosofia, informatika eta adimen artifizialetik datozen teoria eta metodoak bat ekartzen saiatuz. Gogoak, beraz, filosofo, logikari, hizkuntzalari, psikologo, matematikari, adimen artifizialeko aditu eta ezagutzari buruzko teoriagile sozialen lanak jasoko ditu. Ez dago beste modurik diziplina anitzeko adituen elkarlana baizik Hizkuntza, Ezagutza, Komunikazioa eta Ekintza behar bezala aztertzeko. GOGOA 10 (1&2) 2010: Artikuluak: —Goi-datiboak eta are goragokoak euskaraz: jabe datiboak eta datibo hunkituak vs. datibo etikoak (Beatriz Fernández). —Enuntziatu parentetikoak: Koldo Mitxelenaren intentzio ironikoaren ispilu (Agurtzane Azpeitia). —Nola ebaluatzen dute Interneteko informazioa unibertsitate-ikasleek? (Txema Egaña). —Nortasun nartzisistaren nahastea eta Salvador Dalí (Joana Esteve, Mikel Haranburu, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga eta Marian Soroa). Liburu kritikak: —Bilingual: Life and reality (François Grosjean) (Pello Huizi). —Experimental pragmatics (Ira Noveck & Dan Sperber, arg.) (Larraitz Zubeldia). —John Searle’s Philosophy of Language. Force, Meaning and Mind (Savas L. Tsohatzidis, arg.) (Joana Garmendia).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.