Aipamena. Giza espeziea: Antropologia biologikoaren hastapenak
Egilea: John H. Relethford Argitaratzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2011 Orrialde kopurua: 562 ISBN: 978-84-9860-546-4 Ezaugarriak: Gaur egungo antropologia biologikorako sarrera honek arlo horretako osagai nagusiak aurkezten ditu: genetika eta eboluzioaren teoria, gizakiaren eboluzioa eta bariazioa, erregistro fosila, eta primateen eboluzioa, biologia eta jokabidea. Testuaren ardatz nagusia biologiaren eta kulturaren arteko harremana da, eta arreta berezia eskaintzen3 zaio gizakiek primateen ordenan duten lekuari. Ingelesezko zazpigarren argitalpeneko berrikuntzak: • Giza bariazioari buruzko kapituluak batera jarri dira, eta orain, giza eboluzioaren ondoko kapituluetan agertzen dira; hortaz, gizakien historia ebolutiboaren gaien ordena logikoagoa osatzen dute orain atal horiek, iraganetik hasi eta orainaldira arte. • Ugaztunen eta primateen biologiaren eta jokabidearen kapitulua sakon berrikusi da bizitzaren historiaren teoriari, primateen ugalketa-estrategiei, gurasordeei eta sakabanaketari eta jokabideari buruzko materiala sartzeko. • Ikerketa paleoantropologikoaren metodoei buruzko kapitulu berri bat gehitu da; metodo horien artean daude, besteak beste, dataziometodoak, ekologia eta jokabidea fosiletatik abiatuta ikertzeko metodoak eta lehen primateak agertu aurreko eboluzioaren historia laburra. • Hominino terminoa erabili da testu osoan txinpantze-bonobo lerrotik banandutako garaitik ondorengo giza espezieei eta gizakiei buruz aritzeko. • Giza eboluzioaren erregistro fosilari buruzko kapituluak zehatzmehatz berridatzi dira, argiagoak izan daitezen eta aurkikuntza eta interpretazio berrien gaineko datuak eskain ditzaten.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.