614 Zenbakia 2012-02-24 / 2012-03-02

Gaiak

Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (II/III)

ERKOREKA GONZALEZ, Mikel ZELAIETA GISASOLA, Angel



Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (I/III)

Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (III/III) 3. Munduan zear

(...)

CUBA

Fidel Castro-ren alde ete dagoz oraindiño katolikoak?

Joan dan illean, Río de Janeiro-tik pasakeran, Raúl González-ek, Cuba-ko estudiante katolikoen presidenteak, deklaraziño batzuk egin ditu bere aberriko gobernu barriaren gaiñean. Esan eban ze, momentu honetan urduri ta artekadu dagozala katolikoak, Fidel Castro-ren gobernua ezkerretarantzegi doalako.

Gogoratu eban, zelan jarri zirean katolikuak errevoluziñoaren alde asikera asikeratik eta zelako alegiñak egin zituen, Batista-ren diktadurea beera botetako. Orain barriz, gobernuaren jokera barriaren aurrean, lengo konfiantzea galtzen asi direala.

Deklaraziño antzekoak egin ditu, bere aldetik, Dale Francis, Estadu Alkartuetako periodista katolikoak. Leenengotan, periodista au Fidel Castro-ren alde egon zan, eta defendidu egin eban Cuba-ko gobernua, Nortamerika-ko ia prensa guztia kontra egoanean. Baiña orain, aldatu egin dau bere eritzia. Artikulu baten diño ze, gobernu barriak ez dauala partidu kontrariorik aurrean euki gura, eta Fidel Castro Batista-ren antzeko diktadore egin dala.

Baiña ez dabe olan uste katoliko periodista geienak. Boston-eko Pilot periodikoan agertu dan artikulu luze baten, Jaime Fonseca-k, N.C.W.C. agentziako korrespontzal famaduak, argi ta garbi diño, Fidel Castro-k ez daukola beste erremediorik, gogor izatea baiño, komunisteri ta erreazionarioeri ixildu eragiteko. Gauza asko ez direala ondo egin; baiña ori gorabeera, katolikoak Fidel Castro-ren alde dagozala, gobernuari benetan eusten deutsela, Cuba-n kristiñau demokrazia indartsu bat sortu dala eta marxismoaren bildurrik ez dagoala.

“Iru illebete igaro dira, gobernu barria asi zanetik —diño Aita Estanislao Sudupe-k, Habana-ko La Quincena errevistan—. Eta zein izan da erresultadua? Okerkuntza batzuk kenduta, esan leiteke gobernuaren ibilpidea ona izan dala, batez-bere justizia sozialezko legeen aplikaziñoan.”1 4. Cuba. Erreforma agrarioa

“Kontzientziazko obligaziñoa dauke kristiñauak, lur lege barriaren aplikaziñoan gobernuari lagunduteko.” Auxe deklaratu dau Monseiñor Evelio Díaz-ek, Habana-ko obispo laguntzaileak.

Mons Enrique Pérez Serantes. Santiago de Cuba-ko artzobispoa.

Lur lege barriak, maiatzaren 17-an aprobatuak, asmo bi daukoz: alde batetik, bestelakotu agrikulturea, oraiñarte ia lugintza osoa azukerea ekarteko bakarrik izan dela-ta: eta bestetik, banatu lur propiedadeak, distribuziño zuzenagoa egiñik.

Ori dala-ta, txikiagotu egingo dira hazienda aundiak eta lur zatiak jaube askoren artean partidu. Oraindik aurrera, 1.000 akre lur baiño geiago ezin leikez iñok euki. Ortik gorako lurrak expropiatu egin bear dira. Gobernuak lengo jaubeeri, lurren urdez, lau t’erdiko interesen bonuak emoten deutsez ogei edo ogetamar urterako.

Banaketa onetan ez dira sartzen, orain beiñik bein, azukera ta arroz lurrak, eta ganadu larrak. Baiña oneek lurrok be, Erreforma Agrariorako Institutu Nazionalaren menpean egongo dira. Institutu orren presidentea, Fidel Castro bera da.

Gobernuaren ustez, 4.000 propietario-edo izango dira, lege orrek ikutuko dituanak; eta errepartiduko direan lurren valioa, 100 milloi dolarrera elduko da urrean. Lege barriagaz, 200.000 familia, oraiñarte bape barik egon direanak, etxagun biurtuko dira.

Orrezaz gaiñera, gobernuak diruzko laguntziñoa emongo deutse jaube barrieri eta euren onerako nekazari zentroak, aurrerapide guztiakaz orniduak sortuko ditu, eskolak, hospitalak, olgeta tokiak ta abar. Kooperativak be, indar aundia artuko dabe gobernuaren aldetik.

Bere deklaraziñoa egikeran, Habana-ko obispo laguntzailleak beste au gaiñeratu dau: “Gobernuaren lege berria guztiz konforme dago kristiñau justizia sozialaren espiritu ta asmoakaz eta Aita Santuak —batez-bere León XIII-garrenak Rerum Novarum entziklikan— irakatsi daben dotriñeagaz... Cuba-ko katolikoak maitasunezko agindua ando ulertuko balebe, eta Jaungoikoa gauza guztiak baiño geiago ta proximoa euren burua lez maitatu bear dabela benetan jakingo balebe, pozarren eta gogoz artuko leukeez naziño osoaren onerako egiten direan aldakuntza guztiok...

Desbardintasun larregi ta bata bestearen kontra ibilteko motivu geiegi dagoz orraindiño gizonen artean. Egokera orretara eldu gara nunbait, batzuk —propiedade deretxoaren kontzeptu okerra ta eskasa eukirik— bear dan baiño geiago irabazi ta aberastu gura dabelako. Gogoratu daigun, orrezaz gaiñera, mundu guztiko ainbeste beargiñen paru ikaragarria, zati baten beintzat, gero ta aundiagoa izan leitekena, produziñorako makiñak egunean baiño egunean obeak eta indartsuagoak direalako.

Soziedadeko klase guztien ondo kompontzea nai badogu, indar guztiak alkarturik, alegiña egin bear dogu, gizon guztiak —pobreak eurak be— euren lanagaz eta bekokiko izerdiagaz bizitzeko lain irabazi daien eta euren buruari ta euren familieri etorkizun dezente bat asegura deioen» (Juan XXIII, Ad Petri Kathedram entziklikan).

“Aukeran bizi direanak eta alan ta guzti-bere kristiñau zintzoak izan gura dabenak, ikusi daiela eurak, euren kontzientzia bakean bizi leitekenentz ezer ez daukenen miseria, pobretasun eta sufrimentuen aurrean.

Gure alabantzak eta bedeinkaziñoak, asmo eder eta esentzial au pratikan ipinten gobernuari laguntzen deutsenentzat. Esperantza daukogu, gauzak ondo urtengo dabela.

Baiña Habana-ko obispo laguntzaillearen esperantzak gorabeera, gauzak ez dira ondo ibilli.

Ori dala-ta, deklaraziño batzuk egin ditu oraintsurengo Monseñor Pérez Serantes Santiago de Cuba-ko artzobispo jaunak.

Esan dau ze, lur lege batzuk aldatu egin bear litzakezala, komunismoan inspiraturik dagozalako. Bere asmo onakaitik Fidel Castro-ri zorionak emon ostean, konfiantza osoa daukola diño, Cuba-ko agintariak utsune orregaz konturatuko direala eta edozein jokera marxista alde baten itxita, naziñoa bide onetik eroango dabela.” 5. Komunismoaren kokoa

“Munduaren manda batetik bestera, emen laztanago, or ikaragarriago, edonon altzetan da Eleizearen aurrean komunismoaren mamua.

Anaitasuna aldizkarian Komunismoaren kokoa.

Vietnam-en, katoliko militante bat ilda agertu da, iparraldeko komunisten armakaz asesinaturik. Ceylan-en, Askatasunaren Partidukoak eleziñoak irabazi ditue, ezker ezkerrekoakaz alkartu direalako; eta katolikoak artekadu dabiltza, alkartasun orretatik ondorengo txarren bat etorriko ez ete jaken. Italia-n, kristiñau domokratak ezkerretarantz atea apurtxu bat pozik zabalduko leukie, komunismoaren bildur ez balira.

Baiña Eleizea edonon larri badago, Cuba-n eta Congo-n dago larrien, oraiñarte jazo direan eta aurrerantzean jazo leitekezan gauzen bildurrez.

Azkenean, ezin geiago soportaturik, Cuba-ko obispoak, emon dabe euren eretxia: komunismoak gero ta influentzia geiago dauko José Marti-ren aberrian.

Orrenbeste ez dabe esan oraindiño Congo-ko obispoak; baiña Leopoldville-ko Monseiñore Malula-ren kezkak eta Katanga-ko katoliko printzipalen errenkurak argiro adierazoten deuskue, ango kristiñauak txarrena itxaroten dabela. Eta kristiñauentzako txarrena, expedientziak (sic) erakusten deuskun lez, komunismoa izaten da. Danok dakigu zegaitik: komunismoak indarraren bidez praktikan ipiñi gura ditu materialismo ateoaren teoriak, eta ori ezin leike egin, Eleizea zapaldu barik.

Cuba-ko katolikoeri, erreakzionarioak direala akusetan deutsie, eta Norteamerika-ko kapitalismoaren alde dagozala. Congo-n eta Katanga-n, traidoretzat artu ditue, eta extranjeruen interesen jagoletzat.

Cuba-n, Congo-n eta edonon, olako akusaziñoak —eta antzekoak— ez dira broman artzekoak. Euren kontra benetako ezer egiten ez bada, egiazkoak direala uste izango dau erriak. Ez da naikoa ixilik egotea, eta txarto komprenietan gaituela esatea.

Katolikoak ondo finkatu bear dogu naziñoaren aurrean gure egokerea eta obrakaz erakutsi, edozein errevoluziñoren kontrarioak ez gareala, eta justiziazko progresuaren alde gagozala. Ondo esan dabe Cuba-ko obispoak. Orain, kristiñaueri toketan jaku, Cuba-n eta edonon, geure egintzakaz alegin egitea, obispoen verba ederrak entzungarriak eta sinisgarriak izan daitezan.

Berriatua.”2 6. Cuba: Eliza Katolikoa eta Gobernua

“Danok dakizuen lez, oraintsurarte Cuba-ko katolikoak Fidel Castro-ren alboan egon dira. Orain barriz, komunismoa sartu danetik, gauzak asko aldatu dira. Obispoak marxismoaren kontra altu verba egin dabe, eta gobernua gero ta geiago Eleizeari ataketan asi da. Eleizearen kontrako lenengo manifestaziñoak

Aita Ignacio Biain. La Quincena errevistearen direktorea, Kardenalaren aurrean.

Julioren (garagarrillaren) 17 ta 18-an, eleizkizun batzuk organizatu zituen Habana-ko katolikoak, Eleiza ixilduaren alde erregututeko.

Mezatatik urtekeran, “Cuba, sí; Rusia, no!” esaten asi zirean, Castro-ren errevoluzionarioak eleiza aurreko plazan “Cuba, sí; Yanquis, no!” aldarrika erantzuten eutsoen bitartean. Lenengo egunean, emeretzi katoliko joan zirean kartzelara, eta amabi bigarrenean; egunean bertan, baiña, libre geratu zirean danak.

Andik laster, iru orduko verbaldi bat bota eban Fidel Castro-k televisiñoan. Orduantxe itz egin eban lenengoz, argi ta garbi, kleroaren kontra: Cuba-ko eleizgizon geienak (700-etik 400 español) faxistak eta falangistak zireala: kristiñau faltsuak, otoitza baiño, konspiraziñoa egiteko eleizara joiazala, eta konspiraziño ori Washington-ek biztuten ebala.

Agostuaren 7-an, illaren lenengo domekan, karta kolektivu bat atara eben Obispoak, eta irakurri eragin eben naziñoko eleiza guztietan. Obispoen kartea

Pixu andiko dokumentua, Eleizearen historiarako guztiz importantea, Fidelismoaren alderdi onak eta txarrak bertan agertzen dira-ta.

Kartearen asikeran, euren poza erakusten dabe Obispoak, errevoluziñoak egin dituan gauza onakaitik. Asko alegretan dira, gobernuak erreforma agrarioa egin daualako, bizia merketu, eskolak eta hospitalak ugaritu, erriarentzako plaiak eta deporte lekuak zabaldu, etxe merkeak egin, esku garbiakaz naziñoaren dirua administratu, jokuaren kontra lan egin eta diskriminaziño arraziala baztertu.

Au esanda gero, euren kezkak eta errenkurak erakusten asten dira Obispoak. Artekadu dagoz, erreforma agrarioa bear dan moduan egiten ez dalako eta propietarioen esubideak sarritan zapaltzen direalako. Minduta dagoz beste gauza askogaitik, baiña batez-bere komunismoa gero ta geiago aberrian sartzen asi dalako. Ez dagoz gobernuaren kontra, naziño komunistakaz artu-emon komertzial eta diplomatiko estuak sortu direalako. Baiña guztiz kaixu (sic) dagoz periodistak, funtzionarioak, sindikatoen zuzendariak eta gobernuko agintari nagusiak komunismoaren alde egiten dituen manifestaziñoakaitik.

Ezin leike alkar artu —diñoe Obispoak— katolizismoak eta komunismoak, beronen asmoak materialistak eta ateoak direalako, eta moduak gizonaren diñidadearen kontra doazalako.

Eleizea ez da bildurtuten erreforma sozialakaitik, guztiz aundiak eta sakonak izanarren, karidade ta justiziagaz egiten badira. Eleizea humillen eta beartsuen alde dago beti, eta komunismoaren kontra beti egongo. Cuba-ko erria, katolikoa da: eta ez da sekula-bere komunistea izango, engañuz izan ezik, edo naitanaiez. Ez daiala ori permitidu Andra Maria Karidadekoak, Cubatarren Zaindari maiteak! Erreaziño gogorra

Obispoon kartea irakurri zan egunean, okasiño aundiak sortu zirean katolikoen eta milizianoen artean. Habana-ko abade bat arrestatu egin eben eta gerotxuago askatu.

Urrengo egunean, agostuaren 8-an, Revolución periodikoak, Castrotarren organuak, “katoliko errevoluzionarioen” izenean verba egin eban. Eta esan eban ze karta ori katoliko faltso batzuk Obispoeri idatzi eragin deutziela; katoliko faltso orreek euren interes materialak jagotearren ori egin ebela eta euren influentzia aundiagaz Obispoak engañatu zituela; eta zorioneko karta ori entzunda gero, Cuba-ko katolikoak ofendidu egin direala.

Agostuaren 9-an, Monseiñore Evelio Díaz Habana-ko administradore apostolikoa, presidentearen sekretarioagana joan zan; eta esan eutson, eleiza guztiak zarratuko zituala, eleiz-gizonak eta eleiztarrak libertade eta segurantzarik eukiten ez baeben.

Urrengo egunean, Oswaldo Dorticós, Errepublikako presidenteak, diskursu baten deklaratu eban ze, provokaziño guztiak gorabeera, gobernuak kultu guztiak errespetatuko zituala, eta ez ebala itxiko Eleizea eta Estadua alkarren kontra egotea.

Egun orretan bertan, agostuaren 10ean, berbaldi luze ta gogor bat pronuntziatu eban Castro-k kooperativetako delegaduen aurrean: “Gure errevoluziñoa —esan eban— ez da egin eleizgizonen kontra, lur propietarioen kontra baiño; eta ori gorabeera, aspaldion, egunean baiño egunean ugariagoak dira gobernuaren kontrako provokaziñoak eta kalumniak, errevoluziñoa erlegiñoaren eta kristiñau sentimentuaren arerioa bailitzan.

“Or dagoz eleizgizonak, euren eskola privatuakaz. Ez da iñor sartzen euren asuntuetan; eta gobernuak ez deutze eragozpenik edo aurpegi txarrik ipinten ezetan. Au badaki gure erriak. Badaki, Nortamerika-ko imperialismoak Cuba-ko eleizgizon faxista guztiak errevoluziñoaren kontra jarri dituana. Badaki gure erriak, sazerdote onak-bere badagozana, baiña kargu aundi barik bizi direana, besteak diruz eta honores (sic) beterik, postu altuetan dagozan bitartean.

“Nik gurako neuke, Obispoak kondena leiezala (sic) gure erria explotetan daben kompaiñiak ta gure naziñoari egiten jakozan agresiño imperialistak...”

Gobernuaren aldeko periodiko guztiak txaloka artu eben Fidel-en diskursua, eta verbarik gogorrenakaz kondenetan eben “Errevoluziño ta Aberriaren kontrako konjuraziño kriminala”. La Calle periodikoak, bere aldetik, dei egiten eutsen “katoliko zintzoeri”, bide zuzenetik joateko eta ezer egin orduko gauzak ondo pentsetako.

Dei orreri erantzunik, “Con la Cruz y la Patria” lematzat daukon “katoliko errevoluzionario” agrupaziño batek, meza bat zelebra eragin eban, Fidel Castro-ren osasunagaitik Jaungoikoari eskerrak emoteko. Zortzi milla batu ei zirean; euren artean Dorticós presidentea bera. Ondo dago jakitea, orregatiño, agrupaziño orretako katoliko geienak direala, euren artean militante banaka batzuk bakarrik dagozala, eta oraiñarte Obispoak ez dabela ezer esan euren kontra. Konklusiñoa

Naste-borraste onetan gauza bat ikusten da argiro: aspaldion txarrerantz doazala Cuba-n Eleizaren eta gobernuaren arteko artu-emonak. Ona emen oraintsurengo zer esan dauan Habana-ko frantziskanoen La Quincena errevista ospetsuak, oraintsurarte Castrotarra izanikoak: “Fidel Castro-k esan dau errevoluziño au gente askorentzako burdin goria baizen bero biurtu dala, eta egia da: guztiz gorri ipiñi da, eta ezin leikio iñok ikutu, eskuak erre barik.” Orrexegaitik-edo, erdi ixildu egin da orain errevista ori eta lengo direktorearen ordez beste bat jarri da.

Nire ustez Cuba-ko gauzak komplikatuak dira, eta euren gaiñean eritxi bat emon orduko, ondo ikusi ta pentsatu bear dira alderdi guztiak. Bitartean, guk, Espaiñiko kristiñauok, otoitz egin deiogun Jaungoikoari Cuba-ko anaien alde.

Berriatua”3. 7. Cuba. Santiago-ko artzobispoak: “Gobernuak bapeztu gura dau eleizearen influentzia”

“Monseiñore Enrique Pérez Serantes, Santiago de Cuba-ko artzobispoak, beste karta pastoral importante bat irakurri eragin dau, urriaren 2-an, bere diozesiko eleiza guztietan.

“Cuba-ko erriak —diño artzobispoak— ez eban sekula pentsatuko, komunismoaren menazua ain aundia izango zanik... Orain argiro ikusten doguz gauzak. Gobernuaren alderdikoak, ainbat ariñen ezerbeztu gura dabe zearo Eleizearen influentzia... Konfuziñozko itxaso batek iruntsi gaitu; eta urten egin bear dogu, al daigun lasterren, naste-borraste onetatik...

“Orain —diño beste leku baten artzobispoak— traidoretzat artzen dabe komunismoaren kontra dagoan edonor. Komunistak bakarrik dauke naziñoko gauzen gaiñean verbaegiteko eskubidea.

“Bertoko komunisten eritxiz, Cuba-ko katolikoak bigarren maillako erritarrak dira, valore espiritualetan siñistuten dabelako, eta euren ideologia Rusia-tik ez datorrelako. Katolikoak, orregaitiño, ez dauke zetan komunisten begira egon, abertzaleak izateko. Guk beti esango dogu; Cuba bai, komunismorik ez, esklavutasunik sekula bez.”

Eta segiduan: “Ez funtzionario amerikanoak, ez falangistak, ez francotarrak ez deuskue Guri Geuri ezetan indar egin, au edo ori egiteko, a edo bestea esateko. Baina, Nortamerikanoen eta Sovietikoen artean elegidu bearko bagendu, ez geunke ezetariko dudarik eukiko.”

Gero, justizia ta alkartasuna eskatuten dau artzobispoak, eta olantxe amaituten dau bere karta pastorala. Debekatuta radio ta televisiñozko emisiño katolikoak

Naziñoko agintariak galerazo egin ditue katolikoen radio ta televisiñozko emisiño guztiak. TV ordua, Doktore Lasaga-k egiñiko konferentzien artean prohibidu dabe. Cuba-ko katoliko intelektual ospetsu onek baten baiño geiagotan verba egin dau TV-tik, eta guztiz argiro erakutsi dau katolizismoaren eta komunismoaren artean dagoan aldea. Gobernuko funtzionario baten esanez, Doktore Lasaga-ren verbaldiak oso objetivuak izan dira, momentu onetan egokiak ez baiña.

Radiozko emisiñoa, Kristiñau Langille Gaztedikoak edo jocistak emoten ebena, ezetariko explikaziño barik galerazo dau gobernuak. La Quincena errevistearen zuzendaria, lengoa da

Gobernuaren aldeko periodiko batzuk zabaldu dabe, Aita Ignacio Biain —La Quincena errevista famaduaren direktorea— Eleizako agintariak ixildu egin dabela.

La Quincena, Cuba-ko katolikoen errevistarik printzipalena da; eta oraiñarte beti egon da Errevoluziñoaren alde, gauza askotan bere kontra egon izanarren. Baiña aspaldion, asko aldatu da Cuba-ko panorama politikoa; eta La Quincena errevisteak be, beste errumbu bat artu bear izan dau. Alan ta guztiz-bere, ez da egia gobernuaren aldeko periodikoak zabaldu dabena.

Ona emen zer diñoan La Quincenako artikulu batek, oraintsurengo errezibidu dogun azkenengo numeruan: “Pinar del Río-ko obispoak dei egin deutse frantziskanoeri, bere diozesian lan egiteko. Dei oneri erantzunik, Ordenako nagusiak bertara bialdu dabe Aita Biain, demporada baten obispoari lagundu deion. Antxe egon da, apostoladua egiten, kristiñau fedea ta Eleizearen dotriña soziala zabaltzen. Ez da egia, Aita Biain-eri iñongo presiñorik egin jakonik, edo “naitanaiezko vakaziñoak” artzen dagoanik. Aita Biain libre da verba egiteko eta idazteko, eta oraindiñokarren bera da La Quincenako zuzendaria, momentu onetan Habanan egon ezarren.”

Aita Biain oñatearra da, eta Cuba-ko frantziskano guztiak —eun baiño geiago— euskaldunak dira.”

Berriatua”4. 8. Kubako barriak

Aita Xabier Arzuaga. Arantzazuko fraillea.

“Aita Xabier Arzuaga Arantzazuko fraille gazte bat da. Gaztea —ogetamabi urte— baña asko ikasia eta asko ikusia. Meza emon ondoren Kubara joan eta bertan igaro ditu azkenengo zortzi urte oneek. Arritzekoa be bada fraille gazte onek egin daben guztia. Kubako Akzion Katolikaren konsiliario nazionala da, eta obispo, kardenal eta arzobispoen lagun aundia. Fidel Kastro, “Txe” Gebara eta errebuliziño edo dana dalako orren zuzendari guztiekin ibillia.

Orain dala pare bat ille etorri iakun barriro gure Euskalerrira, eta or iabilku atzera aurrerako lan bizian. Izan be —deritxonez— ezta Aita Xabier geldi egoteko iaioa. Egun batzuetan Bilbon euki dogu. Periodistak laster susmau eben, eta ementxe Iralabarriko komentu onetan zerezan luzeak euki dabez. Etorri... Kontzeziñoko nobenia emoten etorri zan, baña orrezaz gañera konferentzi batzuk be emon euskuzan, Kuba eta bertako Eleizeatzaz. Jentea ugari izan genduan, Bilbo guztitik; zinetokian ateak, portikoak eta eszenario, danak egozan plen-plen. Gauza ederrak eta ondo pentsatuak bota ebazan. Ara emen berba bitan gauzatxo batzuk, bertatik aterata. Kartzeletan

“La Cabana” kartzelako kapellau berau izan zan. Irureun personarentzako tokia eiegoan, baña Kastrok zelan edo alan milla eta irureun pillotu eiebazan. Batistaren errejimeneko burutxoak euretatik asko. Burutxuak ez ze buru aundiak be bai batzuk: Sosa Blanko eta abar. Euretatik asko afusilatuak izan bear eben, eta Aita Arzuagan lana, geien bat beintzat, onexek ondo preparatzea izaten zan. An ikusitakoa ikusita ta gero Jaungoikoaren duda gitxi eidauko berak: “Nik eztakit Santuak zelan ilten diran —diño Aita Xabierrek— baña asko obeto ez. Jaungoikoaren usaiña artzen zan bertan kartzelan, bere berotasuna, bere arnasa. Kolpe egin leikion”. Batez be Sosa Blanko ori ikustekoa eiegoan. Bera zan kartzelako atunik loditxoena, eta baten batek egiten baeban txistik errezu denporan, derrot esaten eieban: “Ixilik mesedez Jaungoikoakaz berbetan gagoz eta”. Santu bat legez il zan eta alantxe beste asko beragaitik.

Angoak ikusi ta, Aita Arzuagak medikoekin ibilli bear izan eban. Kastrogaz

Berba gitxi egin eieban bizartsu onegaz. Iges egiten eietzon (sic) eta. Fraillearen bildurra edo. Dana dala, bein baten Karidadeko Ama Abanara etorrelata an eiegoan Kastro be. Urratu eiakon Aita Arzuaga ta berbetan asi eiziran. Kastrok derrot esan eieuton: “Zer deritxozu Karidadeko Ama au be ez ete dogu errebuluzinarian (sic) bat gero”. Baliteke —erantzun eutson A. Xabierrek— baliteke, Karidadeko Ama danez, erreboluziñoan karidaderik badago... baliteke”. “Karidadea... karidadea... beti karidadea eta justizia noizko? Auxe esan eta iges egin eutson Kastrok. Eta ezta arritzekoa be. Bere buru beroan an ebiltzan jira biraka berak il ebazan guztiak eta. “Txe” Gebaragaz

Lagun aundia izan eieban. Ondo konpontzen ziran. Jakiña da Gebara au komunistea dala. Lagunak eurak be arrituta eiegozan bien arteko konfiantzeagaz. Bein Aita Arzuagak esan eitson (sic): “Pena dot zu lako lotsagabe bat ain azkarra izateagaitik”. Baaa... ez estutu, lotsagabeok lotsagabeakaz ondo konpontzen gara ta”.

Zarritan (sic) itaundu eieutson Aita Xabierrek komunistea zanentz. Gebarak beti ezetzkoa. Baña gizona, derrior izan bear, ik esatea doana eta pentsatzen doana egia badok beintzat”. “Ba... ni enaz komunistea”. Danok dakigu orain, Gebarak orduan guzurra esan ebala. Elizea Kuban

Zelan aurkitzen dan Kubako Elei-zea? Aita Xabierrek diñonez geroago eta okerrago. Kastrok komunismorantz egin dau eta jakiña da komunismoaren areriorik aundiena Eleizea dala. Galeraso (sic) ditu kontixu errebista, radio eta telebisiño katoliko guztiak. Eleiz gizonak eurak be bein baña (sic= baiño) geiagotan artu ditu barregarri eta asi da ia Eleizeatzaz amorruz berba egiten.

Gañera lege barriren bat atonduten eidabil oraintxe, edukaziñoa Eleizeari kendu eta Estaduaren eskuetan ipinteko kontixu. Aita Arzuagak diñonez, auxe izango eida txokia ekarriko daben koskia. Eleizak au eztau iruntziko eta zeozek derrior etorri bear dau.

Aolan amaitu eban Aita Arzuagak: “Nire ustez auxe pasauko da Kuban: komunismoa edo gerrea. Eztot ikusten beste urtekerarik. Orrexegaitik gauza bat eskatzen deutsuet danori: ogera joan baño len erresatu eizuela (sic= deizuela, dezazutela) Agurmari bana Kubaren alde. Iru errazo onexegaitik kondenaten dot nik komunismoa: komunismoa Jaungoiko bagea dalako, eta nik Jaungoikoagan sinistuten dodalako. Komunismoa diktadura dalako, eta ni demokrata nazelako. Komunismoa materialistea dalako, eta ni espiritualistea nazelako.

A. Zubizarreta”5

1(1) (BERRIATUA, Imanol?): “Munduan zear” in Anaitasuna, 1959.VI. 2-3 eta 8.

2 (1) BERRIATUA, (Imanol?): “Komunismoaren kokoa” in Anaitasuna, 1960.X.1.

3 BERRIATUA, (Imanol?): “Cuba: Eliza katolikoa eta Gobernua” in Anaitasuna, 1960.X.

4 BERRIATUA, (Imanol?): Cuba. Santiago-ko artzobispoak: “Gobernuak bapeztu gura dau eleizearen influentzia” in Anaitasuna, 1960.XI.

5 ZUBIZARRETA, A.: “Kubako Barriak” in Anaitasuna, 1960.XII.

Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (I/III)

Kubako Iraultza frantziskotarren Anaitasuna aldizkarian (1959-1961) (III/III)