Egileak: Nikolas Aldai eta Pello Esnal Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2009 Orrialde kopurua: 374 + CD ISBN: 978-84-7907-617-7 Ezaugarriak: 2009an egin ziren ehun urte Uztapide jaio zela. Mendeurrena zela eta, Zestoako Uztapide Gogoan bertsozale-elkartekoek, milaka bertso eskuetan zituztela, Auspoari eskatu zioten ea liburu bat plazaratuko zuten Uztapideren bertso onenekin. Eta horrela egin zuten. Talde lana izan zen ondorengo emaitza: bertso esanguratsuenak aukeratu, beste bertso batzuez osatu, dena egituratu, transkripzioa bateratu, eta iruzkin eta azalpen egokiz hornitu. Emaitza ez da soilik Uztapideren bat-bateko bertsoen bilduma. Horiekin batera dugu, era berean, hainbat eta hainbat bertso-lagunen jarduna ere, Euskal Herriko hainbat auzo eta herritan gauzatua, batik bat 1960tik 1972ra bitartean. Gainera, CD batean bildu dira zenbait bertso-saio esanguratsu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.