602 Zenbakia 2011-11-25 / 2011-12-02
Joan Ignazio Iztueta.
Zaldibian jaio eta hil zen. Dantzari arina izan zen. Gipuzkoako dantzen eta probintziaren historiak idatzi zituen bi liburutan, euskal dantzen deskribapena eginez batean, eta foruen defentsa sutsua bestean. Gipuzkoako historia horretan ematen du bat-bateko bertsolaritzari buruz ezagutzen den lehen berri historikoa: Billabonan 1802an 4.000 entzuleren aurrean bi bertsolarik egindako saio luze baten aipamena. Baina olerkari gisa bere bigarren emazteari egindako Kontxesiri izeneko bertso sailarekin da ezaguna.
Errima edo puntuari eta erritmoaren ematen die Iztuetak garrantzi gehien. Haren eskuetan errima, askotan, ustekabean sortzen da, errima erregularretik irregularrera salto eginez, gaiak eta erritmoak eskatzen dioten neurrian.