597 Zenbakia 2011-10-21 / 2011-10-28

Euskobooks

Aipamena. Oinarrizko filosofia

Egileak: Nigel Warburton Argitaletxea: UPV/EHU, 2011 Orrialde kopurua: 176 ISBN: 978-84-9860-543-3 Ezaugarriak: Oinarrizko filosofia idazlanak gozo eta erraz sarrarazten du irakurlea filosofiaren munduan. Kapitulu bakoitzak filosofiaren arlo giltzarri bat jorratzen du, oinarrizko ideiak eta gaiak azalduz eta arakatuz: - Frogatu al daiteke Jainkorik baden? - Nola ezagutzen ditugu zuzen dena eta oker dena? - Nola definitu behar genuke adierazpen-askatasuna? - Ba al dakizu nola dabilen zientzia? - Zure gogamena eta gorputza bat al dira? - Defini al dezakezu zer den artea? Liburu arrakastatsu honen azken argitaraldirako, Nigel Warburtonek atal berriak gehitu dizkio zenbait kapituluri, berrikusi egin ditu beste batzuk, eta eguneratu egin ditu irakurgai osagarrien atalak. inoiz filosofia zer den galdetu badiozu zeure buruari, edo ea mundua benetan uste duzun bezalakoa ote den, hauxe duzu zeuretzako liburua. Nigel Warburton senior lecturer da open University-n. Zenbait liburu idatzi ditu; besteak beste, Philosophy: The Classics; Philosophy: Basic Readings; Thinking from A-Z, eta The Basics of Essay Writing. «Oinarrizko filosofia filosofiarako sarrerarik gomendatuena da oraindik ere, merezimendu osoz, merkatuan direnen artetik. Warburton-ek pazientzia du, zehatza da, eta, batez ere, argia. Ez da filosofiarako sarrera labur hoberik». (Stephen Law, The Philosophy Gym idazlanaren egilea)