591 Zenbakia 2011-09-09 / 2011-09-16

Efemerideak

Efemeridea. Odon Apraiz 1984ko irailaren 12an zendu zen Gasteizen



Odon Apraiz Buesa.

Gasteizen jaio zen. Historiako lizentziatura eta doktoradutza Salamankan eta Madrilen egin zituen. Paris eta Zuricheko unibertsitateetan ikasi zuen 1920 eta 1921 urteetan. 1936 urtera arte Eibarko institutuan geografia eta historia irakasle izan zen. Gero, Laguna, Reus eta Gasteizkoan jardun zuen.

14 urte zituela hasi zen euskara ikasten. Bizkaitarra, Arabarra, Euzkadi, Euskal Erriaren Alde, Yakintza, RIEV, Aranzazu, Jesusen Biotzaren Deya, Gure Herria aldizkarietan idatzi zuen. Olarizu, P. de Araizondo, Ziarpa, Argitza eta Olari izen ordekoak erabili zituen bere lanak izenpetzerakoan.

Euskaltzaindiaren sorreratik izan zen euskaltzain urgazle.

Arabako euskarari buruz inork baino lan handiagoa egin zuen Odon Apraizek eta Araba berreuskalduntzeko itxaropenik ez zuen sekula galdu.