56 Zenbakia 1999-11-26 / 1999-12-03

Euskobooks

Euskobooks

euskobooks Basarri Egilea: Andoni Egaña Mota: Biografia Saila: Txirrita Saila Orrialde kopurua: 101 Argitaletxea: Sendoa Argitadaria, Oiartzun 1999 ISBN: 84 89080 93 3 Ezaugarriak: "Badut bost urteko seme bat Julen izenekoa. Harro dago, oraindik, aita bertsolaria duelako. Gainera, gizarajoak uste du aita munduko onena edo hor nonbait dela. Adin horretan ez da harritzekoa. Ikastolako lagunen artean badu bat bereziki maitea: Axel Eizmendi Eskudero. Lehengoan pentsakor etorri zen gure mutikoa ikastolatik eta galdera egin zidan, euskara erabat garatu gabean: Aita, Axelek esaten du bere aitona bertsolaria dela. Egia da? Bera bertsolaria da? Une batez neu geratu nintzen pentsakor. Bai erantzun nion. Bera da bertsolaria. Gure umeak ez du oraindik 'bera bertsolaria da' eta 'bera da bertsolaria' ren arteko alderik sumatzen. Liburuska hau irakurtzen duenak sumatuko du." Bertso Kontuak Egileak: Joxe Mari Aranalde Saila: Auspoa Liburutegia, 264. zenbakia Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun 1999 Orrialde kopurua: 290 ISBN: 84 89080 98 Ezaugarriak: "Joxe Mari Aranalde (Gaztelu, 1933) joan deneko berrogeitaka urte hauetan bertso kontutan badabilela, edozeinek dakien gauza da. Asko idatzi du bertsoaz eta bertsolariez eta bi horien inguruneaz. Bertso kontuak hau da horren erakusgarri. Bapateko bertsoari dagozkion puntu asko ikusiko ditu irakurleak ikuituak liburu honetan: Dela bertsoa bera, nahiz entzuna eta nahiz hura bera irakurria; bertsoaren akatsak eta abantailak; jaialdien antolaketak eta beraietako eskasiak, eta abar. Eta bertsolari asko ikusiko ditu irakurleak bakoizka neurtuak eta zehazki tratatuak, eta bertsolarien arteko beste zenbait izen ere aurkituko du irakurleak ederki trataturik. Mimoz bezala tratatzen dituela ematen du Aranaldek jende horiek denak. Hitz batean, mila modutako lezioak badituela esango genuke Bertso kontuak liburuak bertsolaritzaren barnerako." Bilintx Egilea: Anjel Mari Peñagarikano Mota: Biografia Saila: Txirrita Saila Argitaletxea:Sendoa Argitaldaria, Oiartzun 1999 Orrialde kopurua: 154 ISBN: 84 89080 94 1 Ezaugarriak: "Lehenengo batean hitzegin zidan Donostiako itsasoak: Neri begira idazten zitun Bilintxek bere bertsoak; hain ziren eder eta politak, bitxiak eta goxoak, maitasun uhinak busti zaitzaten nerekin dauzkat jasoak." Bapatean 98 Mota: bertso bilduma Argitaletxea: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Elkarlanean, Donostia 1999 Orrialde kopurua: 288 ISBN: 84 8331 529 7, 84 89283 16 8 Ezaugarriak: Liburu honetan, 1998. urtean zehar bertso saioetan grabatutako bertsoen aukeraketa eskaintzen da. Lan honetan honako pertsona hauek partehartu dute: Grabaketak: Martin Aramendi, Josu Goikoetxea, Laxaro Azkune... Hautaketa eta transkribaketa: Martin Aramendi Irizpideak eta koordinazioa : Bertsozale Elkartea Doinuen izendapena: Martin Aramendi, Doinutegian oinarrituz Enbeitatarrak sei belaunaldi bertsotan I "Txotxo jeuri" eta Imanol Egilea: Jon Enbeita Mota: Biografia Saila: Txirrita Saila Orrialde kopurua: 132 Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun 1999 ISBN: 84 89080 87 9 Ezaugarriak: "Dagoeneko, irakurlea, argi ikusiko zenuen ENBEITA izena bertsoarekin zein itsatsita dagoen Txotxo Jeuriren aurretik eta Txotxo Jeuriren ondoren. Batek daki noiz hasi zen soka eta noiz amaituko den." Enaz Banaz Egilea: Xabier Amuriza Mota: autobiografia Argitaletxea: Bizkaiko AEK, Bertsolari liburuak, Bizkaiko Bertsozale Elkartea; Bilbo 1999 ISBN: 84 89283 17 6. 84 930227 2 1 Orrialde kopurua: 393 Xenpelar Juan Frantzisko Petriarena Berrondo (1835 1869) Egilea: Antton Kazabon Mota: Biografia Saila: Txirrita Saila Orrialde kopurua: 124 Argitaletxea: Sendoa Argitaldaria, Oiartzun 1999 ISBN: 84 95378 06 X Ezaugarriak: Hemen izan naiz berriro ere txapela beltza jantzita, nire bertsoak eta bizitza utzi ditut idatzita; hori bederen egin behar nuen zerbait egiten hasita. Beraz, banoa hemendik berriz nire herria utzita, polita izan da bisita! Juan Frantzisko Petriarena Berrondo Xenpelar Euskonews & Media 56.zbk (1999 / 11 / 26 12 / 3) Eusko Ikaskuntzaren Web Orria