555 Zenbakia 2010-11-19 / 2010-11-26
Donostiako bi ikastetxe hauek izan dira gure ikerketa lanerako hautatu eta parte hartu dutenak: Martuteneko “Arantzazuko Ama Ikastola” eta Altzako “Harri Berri-Oleta” Ikastetxea. Haur Hezkuntzako hainbat gela eta gelaz kanpoko espazioen antolaketa eta erabilera deskribatzea eta aztertzea izan da helburu nagusia.
Haur Hezkuntzako lehen zikloaren 3. ikasturteko eta bigarren zikloaren 1. ikasturteko haurrek osatu dute gure lagina (2-3-4 urteko ikasleak). Gela eta hainbat espazioetan, haurren eskolatze/egokitzapen-aldiaren bilakaera behaketa zuzenaren bidez jasotzearekin batera, autonomia eta elkarrekintzan egiten joan diren aurrerapausoak, andereñoen papera eta parte hartzea, haur eta gurasoekin dauzkaten harremanak jaso eta aztertu ditugu.
Bi aldi bereiz daitezke gure ikerketan: 2000-02 ikasturteak eta 2007-08 ikasturtea. Lehen fasean, 2-3 eta 3-4 urteko haurren prozesu eta bilakaera jaso dugu. Bigarren fasean, 2 urteko eta 3 urteko talde banaren datuak bildu eta deskribatu ditugu Arantzazuko Ama Ikastolan, eta 2 urteko haurren gela bat Harri Berri – Oleta ikastetxean. Horrez gain, bi ikastetxeen arteko konparazioak, auzo eta ikastetxeetan 5 urteko epean izandako aldaketa eta hobekuntzak jaso eta aztertu ditugu.
Harri Berri-Oleta Ikastetxea.
Argazkia: Lorea Jauregi.
Eskolako espazioei buruz aztertu ditugun ikerlanen atalean nabarmendu nahi dugu Fröbel-en (1782-1852) ‘espazio-eskola’ eredua. Hiru espazio mota hauek proposatzen zituen: espazio irekiak (lorategi handi bat) espazio itxiak (eskolako eraikina) trantsiziozko espazioak (patio estalia eta irekia)
“Kindergarten” izenez ezagutzen dira bere eskolak. Fröbel-en espazio arkitektonikoaren eredua guztiz garrantzitsua da bere egituragatik, haurraren alderdi guztien garapena sustatzeko aukera eskaintzen duelako, antolatutako ingurune hezigarri eta naturarekin zuzeneko harremanean.
Esan behar dugu, ia 2 mende geroago eskoletako arkitekturaren planifikazioa maila kuantitatiboan gehiago oinarritu eta oinarritzen dela, oro har, aipatutako Fröebel-en espazio irekien eta trantsiziozkoen garrantzia kontutan hartu gabe.
Eskoletako eraikuntzen inguruko ikerlanetatik jasotako emaitzen arabera, eraikuntzen diseinuak honako helburu hauek hartu beharko lituzke kontuan, besteak beste:
Harri Berri-Oleta Ikastetxea.
Argazkia: Lorea Jauregi. Proiektu pedagogiko zehatz bati erantzutea Sormena, autonomia, komunikazioa, ikerketa, naturarekin
harreman zuzena ahalbidetzea Erabiltzaileen osasuna eta erosotasuna bermatzea Altzari eta ekipamenduaren ergonomi egokia eskaintzea Ingurune-baldintzen artean kontuan hartzekoak lirateke:
. argiztapena, kolorea, faktore termikoak, akustikoak,
mikroklimatikoak,... Espazio polisentsoriala osatzearen beharra (Reggio Emilia-ko Eskolak, Italia)
Proposamen Didaktiko hauek hautatu ditugu gure lanerako:
1. Gela eta Gelaz Kanpoko Espazioko Antolaketa Ereduak (High Scope Eredua)
Ezaugarriak:
Gela bakoitza zonalde edo irakaskuntza eremutan antolatua. Txokoak, tailerrak... Arazoen konponketara bideratuak dauden jardueren “bultzatzaile” moduan ikusten dute helduaren papera. Umearen protagonismoa eta ekimenak du garrantzia. Umeek giro estimulatzaile baina, aldi berean, antolatuan hobeto ikasten dute. Gure ikerketako ikastetxeetatik Harri Berri-Oleta egokituko litzateke eredu honen ezaugarri nagusietara.
Arantzazuko Ama Ikastola.
Egilea: Lorea Jauregi.
2. Ikastetxean oinarritutako Antolaketa Ereduak (Frabboni-ren Eredua)
Ezaugarriak:
Ikastetxeko gela bakoitza “Plastika”, “Matematika”... espazioetan bihurtzen da eta adin desberdinetako talde edo umeak espazio horietatik pasatzen joaten dira.
Eskola, ingurunean erabat sustraituta ikusten du egile honek. Zona desberdinak proiektu kurrikular integratu batean biltzea da helburua. Arantzazuko Ama Ikastolak beteko lituzke eraikin barruko geletako espazioen antolaketari dagokionez eredu honen oinarrizko ezaugarriak.
3. Komunitate osoa barne hartzen duen Eredua (Italiako Reggio Emilia-ko Haur Hezkuntzako Udal Eskolak).
Gauza errealak egiten badira, ondorioak ere errealak izango dira: ideiak gertaera eta esperientzia errealetatik sortzen dira. Proiektuka lan egiten dute, ingurua aldatzeko asmoarekin.
Arantzazuko Ama Ikastola.
Egilea: Lorea Jauregi.
Elementu orokorrak:
a. Espazioa hezkuntza proiektuaren elementu garrantzitsua da. Espazioek “elkarrizketa” sortu behar dute.
b. Espazioa hirira eta lurraldera hedatua – Eskola hiriarekin osmosian.
Umeen hezkuntza eta zaintza komunitatearen ardura den printzipioarekin, umeei eskainitako egitura guztiak hiri-proiektuan integratuta egon behar dute.
Hiri erdigunea hartzen dute haurtzaroarekin zerikusia duten erakundeek, umeen eta irakasleen bizitza, biztanleek ondo ikusteko moduan, komunitateko erreferentzia izan dadin.
Pedagogo, irakasle eta familia, arkitekto eta diseinatzaleekin batera lan egiten dute, esperientzia sentsorial aberatsak eskainiko dituzten espazioak eraikiz.
Garrantzi handia ematen diote eskola inguruan dauden espazioei, hiri-espazioaren ezaugarri kultural, historiko eta gizatiarrei; espazio naturalari, eskolako espazioaren hedadura gisa .
Tailerra. Reggio Emilia (Italia).
Argazkia: Bambini, spazi, relazioni – metaprogetto di ambiente per l´infanzia 1998 Reggio Children e Comune di Reggio Emilila.
c. Espazioa, kultura orokor eta zehatz baten isla da
Espazioa, alor askotan, antolatzen duen kulturaren islatzaile izaten da. Eskualdeko eta herriko kulturaren elementuak presentzia handia dute. Eskolak bere kultura propioa sortzen du
Ondorioak
Honako hauek nabarmendu nahi ditugu:
Eguneroko zereginean bi ikastetxeetako andereñoek erabiltzen duten metodologia, haurrei ematen dioten atentzioa, babesa, ezagutza eraikitzeko bitartekaritza, gurasoekin daukaten etengabeko harremana, familia bakoitzaren egoera ezagutu eta ulertzeko egiten duten ahalegina eta estrategien egokitasuna.
Gabezi estrukturalen, diseinuarekin zerikusia dutenei soluzioa aurkitzeko behar handia. Gela barruko eta kanpoko jardueren arteko loturarako baldintza eskasak —patio estali gabekoak edo gaizki estalitakoak, koska eta eskailerek bi urteko haurrekin jolas garaian sortzen dituzten oztopo eta arazoak—. Barrera arkitektonikoak ekiditearen beharra.
Reggio Emilia (Italia).
Argazkia: Bambini, spazi, relazioni – metaprogetto di ambiente per l´infanzia 1998 Reggio Children e Comune di Reggio Emilila.
“Eremu berde” baten premia. Negutegi edo lorategi itxien beharra.
Gure ikastetxe-ikastoletan egiten dena gehiago dokumentatzearen premia, curriculumaren publikotasun funtzioari erantzunez.
Eskola, auzora herrira-hirira hedatzeko irtenbideak bilatzeko beharra...