552 Zenbakia 2010-10-29 / 2010-11-05
Daría Regoyos Valdés.
Asturiasen jaio zen, baina artistikoki eta alderdi espiritualari so euskalduna izan zen. 1871n Madrilera mugitu zen familiarekin eta 1877an Madrilgo Pintura, Eskultura eta Grabatu Eskola Berezian sartu zen, Carlos Haes jauna irakasle zuela. 1880an bidaiatu zuen Parisera lehen aldiz. 1881ean Brusela izan zuen jomuga. Han garai hartan Belgikan ziren artista eta idazle adierazgarrienak ezagutu zituen eta bere erakarpen eta begikotasunari esker, bere lekua egin zuen. Hiriburu hartan, hogeita hiru urte baino ez zituela, bere lehen pintura-erakusketa antolatu zuen L’Essor taldearen eskutik.
1883an Espainian zehar ibili zen Belgikako artista batzuekin. Hala, etengabe pintatzen ibili ondoren, Gaztelako giroa eta argia islatzen asmatu zuen. Gero Belgikara itzuli zen eta pintura arloan inpresionismoa sartzearen alde borrokatu zuen, erakusketa nazional ugaritara bertaratu zelarik. 1888an Espainiara itzuli zen eta desengainu handia izan zuen Espainiako artea atzerrikoarekin alderatu zuenean. 1889an Ingalaterrara joan zen. Urtebete igaro zuen nazio hartan, 1890ean Donostiara itzuli zen arte.
Dos óleos sobre lienzo de Darío de Regoyos Valdés: La Concha, nocturno (1906) y la Salida de las lanchas del puerto de Ondarroa, Bizkaia (1906).
1891n berriro Brusela eta Ingalaterra bisitatu zituen. 1894an itzuli zen Bilbora eta 1895ean ezkondu zen. Ezkondu ondotik sarritan izan zen gure herrialdean heriotza heldu zitzaion arte. Arte Ederretako Erakusketa Nazionaletan izan zen 1890, 1892, 1897, 1901, 1904, 1908, 1910 eta 1912 urteetan. Era berean, beste hiriburu batzuetan ere antolatu zituen erakusketak. Parisen, Silberberg Galerian erakutsi zituen bere margolanak 1902an, beste pintore batzuekin batera. Lau urte beranduago, 1906an, Druet Galeria aukeratu zuen erakusketa zabaltzeko eta Bruselan Erakusketa Hispaniar eta Marokoarra (1883). 1911n Alemaniara jo zuen mingaineko minbiziari aurre egiteko, baina bi urte beranduago zendu zen.
Informazio gehiago