552 Zenbakia 2010-10-29 / 2010-11-05

Euskobooks

Aipamena. Herri Musikaren I. Jardunaldiak. Herri Musika - Bertsolaritza

Egileak: Hainbat Argitaletxea: Herri Musikaren Txokoa, 2007 Orrialde kopurua: 135 ISBN: 978-84-88917-21-8 Ezaugarriak: Beste gizarte orok bezala, Euskal gizarteak ere, mendeetan zehar bere poz-neke eta sentimenduen adierazle bikaintzat har genezakeen herri musika propioa garatu izan du, bertsogintzarekin lotura estuan eta gaur oraindik, bihotzak taupa egiten jarraitzen dio. Ezin esan, ordea, zailtasunik gabeko bidea egiten ari denik, industrializazio garaiak lehenik eta industri osteko garai aldakorrak ahalegin berezia eskatzen du herri musika eta bertsolaritzaren geroratzeko.