
Artisautza
Sergio Gomara. Larrukigintza: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
1967ko abuztuaren 27an jaio zen, Donostian. 1980an, zeramika eta buztingintza ikasteko hainbat ikastaro egin zituen Errenteriako (Gipuzkoa) Xenpelar Kultura Etxean. Ondoren, buztingintzako piezak ekoizten eta saltzen hasi zen. Azkar ohartu zen larruzko produktuak errazago merkaturatzen zirela; hortaz, larrukigintzari ekin zion, lanbidea bere kabuz ikasita.
1984an, larrua grabatu eta bozeltzeko ikastaroa egin zuen Xenpelar zentroan, eta 1987an erabat ziharduen larrukigintzako produktuak sortzen eta saltzen.
1991ean, bere amonak Cascanten zuen etxea konpondu zuen, aurri-egoeran baitzegoen, eta bertan jarri zuen bere lantegia.
Jarduera horri buruzko ikastaro batzuk eman ditu Espinosa de los Monteros herrian (Burgos).
Ezkondua da eta ez du seme-alabarik.
Madrileko IFEMAko Bisutec azoka nazionalera joan ohi da.
Gipuzkoako LUR eta Nafarroako NAPARLUR artisau-taldeetako kidea da.
SERGIO GOMARA Corralazos kalea, 11 31520 CASCANTE / NAFARROA Telefonoa: 948 85 16 01 Posta elektronikoa: info@sergiogomara.com Web-orrialdea: www.sergiogomara.com
