542 Zenbakia 2010-07-23 / 2010-07-30

Efemerideak

Efemeridea. Manuel Sota Aburto 1897ko uztailaren 29an jaio zen



Manuel Sota Aburto.

Bizkaitar idazlea (Areeta, 1897 - Bilbo, 1979). Zuzenbide ikasketak egin zituen Cambridgen. Idazlan gehientsuenak gaztelaniaz idatzi bazituen ere, euskarara itzularazi eta argitaratu zituen. Pyrenaica, Euzkadi eta Euzkerea aldizkarietan argitaratu zituen lan gehienak. Gerra aurrean, antzerkiaren bultzatzaile handia izan zen. Gerra garaian Miarritza joan zen bizitzera. Sotarenak dira: La vieja que pasó llorando (1932, Negarrez igaro zen atsoa, Lauaxetak euskaratua), Iru gudari (1933), Libe (1934, Sabino Aranak hasi eta Sotak bukatu zuen antzerkilana), Los caudillos (P. Pearseren The Singer antzerkilana euskal girora egokitu eta J. Altunak euskaratua), Gosemin eta azken ordua (1934), Urretxindorra (1935), Itxaro-Itxarra (1930), Oztin (1932).

Bestalde, Diccionario de Retana de Autoridades de la Lengua Vasca delakoan ere lan handia egin zuen. Euskaltzain urgazle izan zen, eta Bilboko Athletic futbol taldeko lehendakari.