532 Zenbakia 2010-05-14 / 2010-05-21
Anastasio Arrinda Albisu.
Euskaraz zein gazteleraz idatzi zuen idazlea. Lekeition 1912ko ekainaren 17an jaioa. 1926tik 1937ra arte Saturrarango eta Gasteizko seminarioetan ikasi zuen, abade eginaz eta Elvillarreko (Araba) parroko karguaz jabetzera igaroz 1939an, 1940an Zumarragako (Gipuzkoa) laguntzaile eta Debako Parrokia (Gipuzkoa) 1950etik 1969ra arte bitartean. Bere ikasketak gehitu egin zituen —pastoralean peritutza eta teologia doktoretza— Erromako Letrango San Juan Unibertsitatean.
Bere lehen idazlanak 1965ean argitaratzen ditu: Catequesis Infantil y La religión prehistórica de los vascos. Urte bete geroago Erromako Letrango Unibertsitatean Euskal Herriko historiaurreko arlo magiko-erlijiodunez bere doktore tesia irakurtzen du. Bere beste idazlan batzuk: Juantxo-Txiki, euskaraz (1969); Oto ta Pototo, euskaraz (1969); Gu Euskaldunok: Euskalerri Zaharra, euskaraz (1969).
Bai Juantxo-Txiki bai Oto ta Pototo bere ohiko ezizenaz izenpetuta daude: “Anes Lazkau’ko”.
Deban (Gipuzkoa) hil zen 2004ko maiatzaren 20an, 91 urte zituela.
Iturria