Aipamena. Matematika V: Ikasgaiko azterketa ebatziak 2004-2008
Egileak: Gorka Garate, Begoña Larrea Argitaletxea: UPV-EHU, 2010 Orrialde kopurua: 134 ISBN: 978-84-9860-021-6 Ezaugarriak: Liburu honetan batu diren ariketak Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Telekomunikazio Ingeniaritza titulazioko Matematika V ikasgaiaren azterketetakoen bilduma dira, 2004 urtetik 2008 urtea arte. Liburuaren helburua bikoitza da: alde batetik, ikaslearentzat Fourier analisiko eta aldagai konplexuko kontzeptu teorikoen asimilazio-prozesuan lagungarri izatea; bestetik, azterketak gertatzeko baliabide onuragarri izatea. Liburuak sei atal dauzka: aurreneko biak Fourier analisiari (serieak eta transformatuak) dagozkio, eta azken laurak aldagai konplexuaren analisiari. Galdera teoriko gehienak ariketetatik at utzi dira, klasetako oharretan (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko Argitalpen Zerbitzuak argitaratuak) esplizituki zehaztuta daudelako; hala ere, teorema edo propietateren batek ariketan aplikazio zuzena duen kasuak salbuetsi dira. Galdekizun teorikoak, aldiz, sartu egin dira, klasetan ikasi diren teorema, frogapen eta propietateen hitzez hitzeko errepikapenak ez direnean. Liburu honek jorratzen duen gaia beste unibertsitate-irakasgai ugaritan ematen denez, erabilgarri izan dakieke hala Fourier nola aldagai konplexuaren analisia daukan lehenengo zikloko edozein ikasgaitan matrikulaturik dauden ikasleei.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.