51 Zenbakia 1999-10-22 / 1999-10-29

Irakurlearen Txokoa

Irakurlearen Txokoa

Irakurlearen Txokoa Kaixo, Lehenik eta behin zorionak egiten duzuen lanarengatik. Orain arte ez naiz ausartu zuei idaztera, halako zoriontze mezu hutsen laguna ez naizelako. Gustura irakurtzen ditut zuen artikuluak eta hori dela eta, horrela jarrai dezazuen animatzen zaituztet. Dena dela, mezuarekin batera, iruzkin bat atrebentzia ez bada eta behean aipatutako estekan egin beharko litzatekeen zuzenketa igortzen dizuet. Bidarrain behin baino gehiagotan izandakoa naiz. Orain dela 8 bat urte izan nintzen lehendabiziko aldiz bertan, eta Inpernuko zubia, betidanik http://e.htm estekan azaltzen den zubia izan da. Anuntzi Aranaren liburuan bada mapa bat eta halaxe ere jartzen du mapan... Frantziako IGN ko mapetan gauza bera... Inpernuko zubia, herria utzi ondoren, Baztan erreka gaineko lehendabiziko zubitxoa da. Ez dago etxerik zubiaren alde batean eta ezta bestean ere. Dirudienez, ondo ikusten ez badut ere, argazkia txikia da eta ez oso argia ondorengo estekako argazkiko zubia. http:// Noblia zubia da, errepide ondokoa. Errobi ibaia zabala da bertan... Baztango erreka estua da ordea. Eta iruzkin bat, iruzkinik egin badaiteke... orain arte boletinetan (Atzoko irudiak atalean) zehar ikusitako euskal toponimo batzuk (Iparraldekoak gehienbat) erdaraz agertu dira. Oro har, hegoaldeko herrietan (euskaraz edo bitara) jartzen da, baina Iparraldeko batzuetan ez da arau bera jarraitzen? Demagun, Bidache, Osses, Cárcamo, Lacarre, Ordiarp, Estella, Trois Villes, Ochagavía, Hasparren... eta gero besteotan azaltzen diren Vizcaya, Etchaun (bertsolariaren izena...). Gaizki iruditzen ez bazaizue, posible al litzateke hauek euskaraz ere jartzea? Nire ustez garrantzi handiagoa eman behar litzaioke toponimiari, eta euskal toponimoa bada euskaraz idatzi eta ez erdaraz (gazteleraz zein frantsesez), eta erdal toponimoa bada, erderaz, dagokion hizkuntzan. Ondo, egoki eta beharrezko iruditzen zait artikuluak eukaraz, gazteleraz eta frantsesez egotea... baina baita ere era berean euskalizenak euskaraz egotea, euskaltzale mugimenduetan gabiltzanok aspaldidanik erreibindikatzen ari garen gauza baita. Zuzenketa eta iruzkina kontuan hartuko duzuelakoan.... Eskerrik asko Jonmikel Intsausti Ostadar M. T. ko webmasterra http:// PS: Web orrian duzuen link etan, egoki ikusten baduzue, gure mendi taldeko web orria jar dezazuen gonbidatzen zaituztegu. Guk ere zuena geurean laster jarriko dugu... Sail honetan irakurleek bidalitako iritzi eta artikuluak kaleratuko ditugu. Parte hartu nahi izanez gero helbidera bidali. En esta sección se publicarán las opiniones y articulos que envíen nuestros lectores. Si desea participar envíelos a Dans cette section seront publiés les opinions et les articles envoyés par nos lecteurs. Merci d'adresser vos textes au au cas oú vous souhaiteriez participer. In this section will be published the articles and opinions sent by the readers. If you would like to take part please send them to Euskonews & Media 51.zbk (1999 / 10 / 22 29)