Aipamena. Hizkuntza-zuzenbidea: Testu-bilduma euskaraz
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Euskaltzaindia-Jagon Saila Orrialde kopurua: 155 ISBN: 978-84-95438-31-7 Ezaugarriak: Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak liburu honetan bildu du euskarari eragiten dion corpus juridikoa, eta piramide baten antzeko egitura batean antolatu ditu testu horiek. Horrela, eragin geografikorik zabalena duen testuarekin hasten da bilduma, 1945ean onartutako Nazio Batuen Gutunarekin, alegia, eta egun Euskal Herrian aginduzkoak direnekin amaitzen. Liburu honetan bildu dira hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak. Lehendik agerkari ofizialetan euskaraz argitaratu ziren testuak erreferentzia gisa hartu dituzte, eta bestelakoetan, bilduma honetarako berariaz euskaratu dira, nahiz eta Andres Urrutiak hitzaurrean dioenez, jakitun izan “horrela jokatuta, gure testua ez dela hainbat kasutan (batez ere, nazioarteko testuen kasuan) aginduzko letrak bilduko dituena”. Irakurle interesdunak, aditua izan zein izan ez, eskura izango ditu aurrerantzean hizkuntza-zuzenbidearen erreferentziako testu horiek, bilduma bakar eta erabilgarri batean.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.