
Gaiak
Bilbao Arte
Bilbao Arte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabatu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmaziorako platoa, dokumentazio zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zenetik, ondoko programa eta ekintzen garapenean zentratu da: Proiektu artistikoak garatzeko bekak. Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Hauetan, nazioartean ospea duten sortzaileek parte hartzen dute. Sortzaile gazteen erakusketak eta ateak irekitako jardunaldiak. Artistak beste arte-zentroekin trukatzea. Proposamen artistikoak Europako zenbait herrialdetan erakustea. Aholkularitza artistikoa erakundeen proiektuak garatzeko.
Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazioa erraztea da, maila tekniko altuak lortuz, eta, era berean, artearen praktikarako beharrezko azpiegitura modernoak komunitate artistikoaren eskura jartzen ditu.
Beraz, Zentroak baldintza egokiak eskaintzen ditu artista gazteek euren sorkuntza lanak garatu ahal izateko egungo arte-jarduerak beharrezko dituen bitarteko guztiekin, hots, arte sorkuntzarako gune bat. Azpiegiturak
Azpiegiturei dagokiela, Bilbao Artek 3.500 bat m2 erabilgarri dauka, lau solairutan banatuta, zamaketarako kaia eta gainera: Erakusketa gela, edozein jarduera artistikorako egokituta, bai proposamen klasikoetarako nola instalazio, proiekzio, performanceak eta abarretarako. 12 lagapen-gune, egitasmo artistikoak garatzeko. Argazkigintza, eskultura, grabatu, serigrafia eta teknologia berrietarako tailerrak, filmazio-aretoa... Tailer hauek arte jarduerarako beharrezko makineria eta bitarteko guztiez hornituta daude. Halaber, langile adituak ere badaude. Hauek erabiltzaileei aholkuak eman eta azpiegituren funtzionamendu zuzena bermatzen dute. Hitzaldietarako aretoa. Proiektuak burutzeko aretoak. Liburutegi-kafetegia: aldizkaritegi bat dauka etengabe eguneratzen dena eta arte diziplina desberdinei buruzko agerkari eta katalogo ugari. Erabiltzaileek Interneten kontsulta dezakete, bideoak ikusi, eguneko prentsa kontsultatu edo nazio zein nazioarteko deialdi, beka zein bestelako ekintza artistiko-kulturalei buruzko informazioa hartu. Jarduerak
Bilbao Arte Fundazioaren programazioan mota askotako ikastaro, mintegi, hitzaldi eta erakusketa agertzen dira. Hauetan, estatuko zein nazioarteko komunitate artistikoko ordezkari garrantzitsu batzuek hartu dute parte, hala nola, Manolo Valdes, Peter Jones, Guillermo Perez Villalta, Miquel Navarro, Gil Shachar, Markus Lupertz, Clemente Padin, Bruce McLean, eta abar.
Halaber, zentroak azpiegiturak mailegatu ere egiten ditu jarduera artistiko desberdinak egiteko, hala nola, performanceak, musika kontzertuak, instalazioak... Hauen xedea da, euren egitasmoak garatzeko azpiegitura eta bitartekorik ez dauzkan artista gazteen sorkuntza lanak bultzatzea.
Bestaldetik, Bilbao Artek beste zenbait erakunderekin kolaboratzen du Hirian burutzen diren mota guztietako ekintza kulturalak antolatzen, eta arteaholkularitza ematen dio Bilboko Udalari eta beste zenbait erakunde publiko zein pribaturi, era askotako proiektu artistikoen garapen eta kudeaketarako. Erakusketak
2009
GRUPO BERNIA
2008
ARTISTAS RESIDENTES AMAIA LEKERIKABEASKOA ERIK OLOFSEN “T-shArt. FASHION SHOW” KARIN DOLK INK 01 “PERCEPCIÓN (S)TENCIBLE”
2007
“LÍBRATE DE ELLO” CARLOS IRIJALBA ALEXANDRA BERLINGER y WOLFGANG FIEL MIGUEL ÁNGEL MADRIGAL “SIGNOS DEL ARTE VASCO ACTUAL”
2006
JONE GONZÁLEZ IRATXE JAIO eta K. VAN GORKUM PURIFICACIÓN GARCÍA 2005 Informazioa
Bilbao Arte, arte garaikidearen zentroa, Urazurrutia eskola oihetan kokatu da, izen bereko kalean, Bilbo Zaharra auzoan.
Metro: L1, Alde Zaharra. Autobus-linea 56a da, La Peña - Jesusen Bihotza.
Ordutegia:
Erdigunetik: Astelehenetik Ostiralera, 9:00etatik 21:00era. Erakusketa aretotik: Asteartetik ostiralera bitartean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbata: 11:00etatik 14:00etara.