Aipamena. Soziologiazko Euskal Koadernoak: Iruñea, alde zaharreko komunitate diagnosi partehartzailea
Egileak: Andoni Iso, Patxi Jimenez, Zesar Martinez, Imanol Telleria, Patxi Pascual Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 123 ISSN: 1575-7005 Ezaugarriak: Diagnosi hau Alde Zaharreko Komunitate Planaren ekimenaren baitan sortzen da. Komunitate Planaren ekimena hainbat lagunek osatutako Talde Eragileak abiarazi zuen. Lagun horietako batzuk bertako auzogintzari lotuta daude, beste batzuk, antolaturik egon gabe, ilusioz hartu dute ekimen honetan aritzea. Ekimen hau 2003an hasi zen martxan bi oinarritatik: auzoko bizi-baldintzen hobekuntzari integraltasunez, eta ez sektorialki bakarrik, eustea; eta auzokideek nahi duten auzo eredua parte hartzearen bidez zehazten joatea. Ezin bide bazterrean ahantzita utzi Marco Marchioniren ekarpen erabakigarria. Komunitate garapen prozesuetan aditu dugun gizarte ikerlari honek borondate hutsez aholkatu du hasiera-hasieratik Talde Eragilea. Inoiz ez du erabaki uneetan parte hartu, bertakoen autonomia errespetatu du, baina, hartu beharreko norabideari buruz gidatu gaitu, beharrezko formakuntza metodologikoa eskaini digu, beste esperientzietara lotu gaitu eta unerik zailenak presentzia hutsez samurtu ditu. Ekimen honen luze zabalean honako jarduerak burutu ditugu Talde Motorreko partaideok: herritarren parte hartze eta komunitate planei buruzko formakuntza ikastaroak, komunitatea protagonista duten garapen lokaleko beste esperientzietara hurbilketa, halako planak aholkatzen dituzten profesional eta dinamizatzaileekin hartu emanak; eta azkenik, elkarte, teknikari, administrari eta kargu politikoekin interlokuzioak, ekimenaren berri eman zein bertan parte hartzera gonbidatzeko. Azkenean, Iruñeko Alde Zaharreko Komunitate Plana 2004ko apirilean aurkeztu zen jardunaldi batzuetan. Jardunaldiotan 160 bat lagunek parte hartu zuten: auzokideak, merkatariak, eragile sozial eta politikoak, elkarteak, irakasleak, gizarte langileak, Osasun Etxea, zinegotziak, Alkatea, Alde Zaharreko Bulegoa, Gizarte Ongizaterako Departamendua, “Urban”-eko teknikariak...
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.