Egilea: Jean Pierre Mendiburu Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 366 ISBN: 978-84-7907-576-7 Ezaugarriak: Bertsulari belaunaldi ezaguna eta maitatua izan zen, Bidasoaz Iparraldean, Mattin, Xalbador, Etxahun-Iruri, Zubikoa, Iriarte, Errezil, Xanpun, Ezponda eta abarrek osatzen zutena. Haien ondotik, Jean Pierre Mendiburu, Joanes Arrossa-garay, Ernest Alkat, J. B. Irigaray, Mixel Xalbador, J. L. Laka eta abar etorri ziren, euskal plazak beren kantuekin alaitzera eta aldizkarietako orriak ornitzera. Joanes Arrosagaray-ren bertsu-bilduma orai hilabete batzu argitaratu zen: Bihotz barneko solasak. Gaur, berriz, Jean Pierre Mendibururena plazaratzen da, Ene bertsuen feiria. Eta laster etorriko da Ernest Alkaterena ere: Ene ezkilaren dangak. Xalbador, Mattin, Mañex Etchamendy, Xanpun, Pedro Juan Etxamendy, Arrossagaray, Mendiburu, Alkat... Iparraldeko bertsulai horien bertsu-bildumak Euskal Herri osoaren ohoragarri eta aberasgarri izango al dira.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.