Egileak: Hainbat Argitaratzailea: HABE Orrialde kopurua: 89 ISSN: 1136-5714 Ezaugarriak: Hezkuntzaren teorian gertatu den paradigma-aldaketak ezinbestean izan du bere isla ebaluazioa ulertzeko moduan. Izan ere, i(ra)kas-prozesua nolakoa den, halakoa izango baita ebaluazioa. Atzean gelditu dira irakaskuntza ezagutza-transmisio hutsera mugatzen zireneko garaiak; gaur egun denok aitortzen dugu hizkuntzaren sistema gramatikala ezagutzea ez dela nahikoa ikasle batek hizkuntza menderatzen duela esateko. Amaia Arauzo HABEko teknikaria, aurrekoak gogoan, “Portfolioa beste tresna bat ikasle eta irakasleen esku” izenburuko artikulua eskaintzera datorkigu. Portfolioan, ebaluazio sumatiboan ohi diren proba eta testetatik harago, ikuspegi osatuago eta jarraituagoa lantzeko aukera dago. Artikulugileak horren ezaugarri eta abantailen berri ematen du artikuluan. Hurrengo artikuluaren izenburua “Ikaskuntza konbinatua: gaia zertan den” , María José Lasherasek idatzi du. Ikasteko moduen artean bi dira ezagunenak eta orain arte, euskarari dagokionez, erabili direnak: bata aurrez aurreko eredua, hau da, ikasgela batean irakasle batekin; eta bestea urrunetik ikastea, usadiozko eskola-saioetara joan gabe. Horrelakoak dira postazko ikastaldiak edota telefono bidezkoak. Baina, Internet konexiodun ordenagailu baten bidez egiten bada, online ikaskuntza esan ohi zaio. Azkenaldi honetan gero eta gehiago zabaltzen ari da hirugarren modu bat, aipatutako bi modu horien bilbea dena: ikaskuntza konbinatua, uztartua edo mistoa izenekoa, blended learning-a, hain zuzen ere. Hurrengo artikuluak “Kontaketa, azalpena eta preskripzioa: sekuentzia nagusiak” du izenburu eta Pello Esnalek idatzi du. Lehendik ere plazaratuak ditugu, aldizkari honetan, testu-motei buruzko zenbait lan. Bukatzeko, “Web semantikoa eta sare sozialak hizkuntza ikas-irakaskuntzan”, Agurne Aizpitarte eta Natxo Guillének idatzitakoa eta “IKTean oinarritutako hezkuntza (eta II)”, Luis Mari Txabarrirena.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.