474 Zenbakia 2009-02-20 / 2009-02-27

Efemerideak

Efemeridea. Frantzisko Apalategi 1948ko otsailaren 24an hil zen



Frantzisko Apalategi.

Frantzisko Apalategi 1867ko urriaren 29an jaio zen Donostian eta 1948an zendu zen Loiolako Santutegian. Idazle gipuzkoar honek Karlistadetako kontaketak biltzen eman zituen hainbat urte. Egun, bilduma hori Donostiako San Telmo Museoan eta Gipuzkoako Foru Aldundian jasota dago. Honetaz gain, Euskal mutillak armetan liburua idatzi zuen.