Aipamena. Patricio Echeverría: Cien años que marcan Bellota/Bellotan ehun urtek utzitako aztarna
Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Corporación Patricio Echeverría Orrialde kopurua: 89 Ezaugarriak: Ehun urte betetzen ditu sendi batek, enpresa batek, marka batek. Hemen Patricio Echeverríak landutako mende baten historia azalduko da, Bellotaren mendeurrenaren historia, alegia. Patricio Echeverríak bere garaiari aurre hartu eta ekintzaile ausarta izan zen. Horrela, burdinolaren zaletasunetik abiatuz, mundu mailako ekonomian lehiatzen den esku-erraminta industria bat egitea lortu zuen. Mendeurrena dela-eta, liburu honetan igarotako mendearen hainbat zertzelada bildu nahi dira, horiek hasi berri den mendea argitzeko baliagarri izango zaizkigulakoan. Baina gauza guztien gainetik liburu hau Patricio Echeverríari egindako omenaldia da. Historia honetako lehen ehun urteetan, Patricio Echeverríaren eta Bellotaren inguruan, pertsona, bitxikeria eta leku asko nabarmendu izan dira. Liburu hau hauentzako ere bada.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.