469 Zenbakia 2009-01-16 / 2009-01-23

Euskobooks

Aipamena. Euskonews Gaztea: Gazteentzat, gazteek egina

Egilea: Zuriñe Velez de Mendizabal (et al.) Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 60 ISBN: 978-84-8419-165-0 Ezaugarriak: Liburuxka honetan bildutako lanak Euskonews Gaztea agerkari elektronikoan argitaratu diren gutxi batzuk besterik ez dira eta elkarrizketa, artikulu zein erreportajez osatutakoa da. Euskonews Gaztea Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako eta euskara hutsezko astekari elektroniko bat da. Aurrenekoz 2007ko urtarrilaren 12an ikusi zuen argia eta ostiralero jartzen da sarean. Bertan, Euskal Herriko (Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) ikastetxe ezberdinetako ikasleek hartzen dute parte eta baita mundu zabaleko zenbait kolaboratzailek ere.