Egileak: Javier Agirre, Agustin Arrieta, Jose Ignacio Galparsoro, Fernando Migura eta Ibon Uribarri Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 456 ISBN: 978-84-9783-403-2 Ezaugarriak: Filosofiaren historia ez da filosofiaren historia soilik, filosofiaren historia pentsamenduaren historia da; eta gizabere razionala bera pentsamendu den neurrian, filosofiaren historia gizon-emakumeen historia da nolabait —konkretuki, eskuartean duzun liburu honen kasuan, mendebaldeko gizakiaren historia intelektuala—. Filosofia ez da urreneko pentsamendu ilargitarren bat; aitzitik, gizakiaren eguneroko esperientziaren eta mendez mendeko historiaren menpeko da, bigarren momentuko gogoeta eta hausnarketa gisa beti ere: pentsamenduaren pentsatzea. Filosofia interesgarria da, kasik beharrezkoa, gizon-emakumearen ia zeinnahi garairi edo arloari buruz orientatzeko. Aldian aldiko espirituaren agerketen sintesia da. Aroaren ispilua... Filosofiaren Historia honek, filosofiako ikasle eta irakasleentzat ezezik, historia edo literaturzalearentzat balio gura luke... edo, eskolatik kanpora, politikari buruz, edo mendebaleko kulturaren bilakaerari buruz jakin-mina duen edozein interesaturentzat... zer esanik ez arlo espezifikoki filosofikotzat jotzen direnetan informazioa bilatzen duenarentzat.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.