Egileak: Iñigo Arteatx, Xabier Artiagoitia, Arantzazu Elordieta (arg.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 219 ISBN: 978-84-9860-070-4 Ezaugarriak: Izenburu luzeko liburu honen azpian, euskal sintaxiaren perpaus egitura ulertzeko modu bi kontrajartzen dituzten artikuluak (denak gaur egungo gramatika sortzailearen ikuspegitik idatziak) ezkutatzen dira: artikulu batzuetan euskarak oinarrian osagarri-buru hurrenkerari jarraitzen diola defendatzen den bitartean, beste batzuetan, antisimetriaren bidetik, euskarak ere funtsean buru-osagarri hurrenkera daukala esateko dauden argudioak aurkezten dira. Euskal gramatikaren eta gramatika unibertsalaren inguruko goi-mailako eztabaida zientifikoa dena batez ere euskaraz eta modu ahalik eta ulergarrienean ematera dator liburu hau, interesa izan dezaketen irakasle eta ikasleen lagungarria.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.