442 Zenbakia 2008-05-30 / 2008-06-06

Euskobooks

Aipamena. XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak: Euskara, XXI mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa

Egileak: Varios Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 69 euskaraz eta 68 gaztelaniaz Ezaugarriak: Sekulako ahalegina egin da urteotan euskararen alde. Herri-aginteen eskutik eta gidaritzapean, gizarte-ekimeneko eragile ugarien bultzadaz, euskal gizarteak inoiz ez bezalako indarrak jarri ditu urteotan euskara biziberritzeko lanetan: euskal herritarrek, batzuek aktiboki eta beste batzuek pasiboki, baina guztiek jarrera positiboaz, ahalbidetu dituzte euskararen geroa bermatzeko garatu izan diren egitura, diru-hornidura, plangintza eta sustapen-ekimen ugariak, oso neurri nabarmenean hezkuntzan.