440 Zenbakia 2008-05-16 / 2008-05-23

Efemerideak

Efemeridea. Balendin Enbeita Goiria 1906ko maiatzaren 20an jaio zen Muxikan



Balendin Enbeita. «Enbeita’tar Balendin» deitua. Bizkaiko bertsolaria eta idazlea, Kepa Enbeitaren semea (Muxika, 1906 - Muxika, 1986). Bizkaiko bertsolari txapelketan behin baino gehiagotan izan zen garaile. Gerora eragin handia izan zuen bertsolari eskola bat sortu zuen: Jon, Andoni, Joseba eta Abel, bere semeak, eta Jon Lopategi izan zituen ikasle, besteak beste. Euzkadi, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna, Aranzazu, Karmel eta beste aldizkari askotan eman zituen argitara bere olerkiak.