437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02
Kaixo Euskonews-en irakurleak. Ni irakurle berria naiz, baina, munduan zehar gauden euskal irakurleek, idazkari honetan aukera paregabea dugu euskara ez galtzeko ahaleginak egiteko.
Hauxe da, artikulu honen nire gaia: euskara nola ez galdu, Euskal Herritik kanpo bizi zarenean, edo euskaldun jendearekin ez zaudenean. Ni Guatemalan bizi naiz, bigarren hirian, eta oso zaila egiten zait, euskaldunen bat aurkitzea, hala ere aurkitu dezakezu, hain zuzen, euskaldunak munduan zehar zabaldu garelako1. Argazkia: Speculando. http://www.flickr.com/photos/lbarreto/547863971
Baina Euskal Herritik abiatu nintzenean, pertsona batek esan zidan “Euskara ez galdu, mesedez”. Behin bueltatu nintzen nire sorterrira eta berriro beste euskaldun batek esan zidan ea euskara galdu nuen, “zorionez ez, gutxienez idazten dut”. Hemengo jendeak ere galdetzen dit euskara hitz egiten dudan. Baietz esaten diet. Benetan euskara zer den galdetzen didate mexikarrek, Panamako jendeak, Guatemalakoak, eta zenbait hitz esateko eskatzen didate; gustura esaten diet: “Buenos días se dice egunon, eta denok barrez eta algarez hasten dira”.
Behin batean, Filologo batekin topo egin nuen, eta euskara teorikoki ikertuta zeukan. “A, badakit euskara, munduan zehar dauden ergatibozko hizkuntza bat da (gutxi daude), baina mesedez, azalduko al didazu nola funtzionatzen duen ergatiboak?”
Horretan sartuta, nire lanen artean, erabaki nuen testutxo hau idaztea, mundu honetan, hainbat euskaldun berri edo euskaldun zaharri bideratuta, aholkuren bat segituko dutela, eta euskara ez galtzeko ahaleginak egiten hasiko direlakoan.
Lehen bidea: “Euskal-Herrian bizi direnekin euskaraz hitz egin”. Atzerrian zaude, baina zure familiarekin, Euskal Herrian geratu zirenak, eta lagunekin batipat, euskaraz hitz egiten jarraitu dezakezu, telefonoz edo messanger-en bidez. Negozioko munduan bazaude, eta Euskal Herriko entrepresekin kontaktuak badituzu, euskaraz egin dezakezu. Argazkia: Daquella manera. http://www.flickr.com/photos/daquellamanera/888539374
Bigarren bidea: “Euskaldun jendea topatu zure bizilekuan, eta haiekin hitz egin.” Zenbait herrialdetako hiriburuetan euskal txokoak edo euskaletxeak daude, bertan ziur aski aurkituko duzu zeinekin hitz egiteko aukera. Euskal Etxekoen zereginen artean, euskal kultura ez galtzea garrantzitsuena da: hizkuntza batipat. Adibidez, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute. Sar zaitez euskal etxeko blogetan edo interneteko atarian, eta askotan “euskaraz eginak daudela” kontutan hartuko duzu. Atzerrian geratu bazara, zure bertako familiari euskara irakatsi dezakezu: interkultural-saio paregabea da. Gaur egun, euskaldun asko aurkituko duzu zure herrialdeetan turismoa, negozioak edo kultur ekintzak egiten. Hemen duzu, paregabeko aukera mintzatzeko.
Hirugarren bidea: “Ez baldin baduzu hitz egiteko aukera, irakurri eta idatzi, gutxienez”. Gaurregun erraza da, euskal literatura eskuratzea (on line-ko katalogoen bidez). Hortik kanpo, interneten bidez, liburu eta aldizkari elektronikoak aurkitu ditzakezu, dohainik. Euskal-egunkariak interneten bidez ere irakurri daitezke. Idazteko aukerak, korreo elektronikoen bidez nahiz blogetan aurki ditzakezu. Artikuluak edo liburu bat idatzi eta igorri Euskal-Herriko komunikabideei (zergatik ez!). Horretarako, hiztegi elektronikoak eta beste hainbat baliabide eskuan dituzu. “Diario” pertsonala baldin baduzu, euskaraz idatzi ere.
Laugarren bidea: “Hitz egiteko aukera duzu gaur egungo “web soziala” deritzon munduan”. Foruak, bloggak, atariak. Euskaraz blog bat sortzeko, atarien bidez egin dezakezu. Luis Aranberri Amatiñok, bere blogean, esaten digu, euskaraz berrehun blog direla gutxi-gora-behera, eta haietatik berrogei Eibar.org-ko euskal internauten lehen komunitatekoak direla azaltzen digu. Hala ere, teknopata.net atarian, euskal internauten komunitatea badugula eztabaidatzen ari direla. Horretan jorratuz, euskosareko atarira jotzea gomendatzen dizuet.
Ziur aski beste bideak egongo dira, eta gure eskuetan euskara ez galtzea dago. Guatemalatik, agur bero bat, laster arte! 1 Euskal-etxeen mapamundia