
Artisautza
Vicente Alberdi. Maisu grabatzailea: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Lan guztia enkarguz egiten du bere enpresaren bidez. Bezeroak zer egin nahi dioen esaten dio eta berak txisparen txapa, baskula, grabatzen du, batzuetan baita kanoiak ere.
Orokorrean marrazki guztiak katalogotik eskatzen dira, nahiz eta gehien eskatzen diren irudiak animalienak izan.
Esate baterako, oparitzat eskopeta jasoko zuen neskaren aurpegia grabatu zuen eskopeta batean. Beste batean ehiztariaren zakurra, tenplu mormoi bat, Guggenhein museoa edota errusiar bezero batzuentzako emakume biluziak grabatu ditu. Ia esklusiboki armak lantzen ditu, nahiz eta bestelako gauzak ere egiten dituen: kutxak, koadroak...
