431 Zenbakia 2008-03-07 / 2008-03-14
Laburpena: Sateliteen bidez egindako irrati-telemetria hedatuz doa. Aurreko esperimentuan Scolopax rusticola-ri buruzko jarraipenaren berri eman genuen. Oraingo honetan Scolopax rusticolaren, gure oilagorraren inguruan burututako bigarren esperimentua izan da gaia. Berriz ere, migrazioa da kontua. 1. Sarrera 2. Proiektuaren nondik norakoak 3. Proiektuaren kokapena 4. 2007ko proiektua (Astur eta Navarre izeneko oilagorrekin) 5. Oilagorren harrapaketak
1. Sarrera
Lehen esperimentuan1 hauek ziren erabilitako tresnak eta berorien ezaugarriak:
a) Transmisoreak (PTT: Platform Transmitter Terminal delakoa) 12 gramokoak ziren;
b) Duty cycle delakoa 48/10 izan zen hegazti batekin eta 72/10 beste bi hegaztiekin2; eta
c) TTa (transmisión interval delakoa, hots transmisio-tartea3) kasu guztietan 60 segundokoa zen.
Segimendua Argos-en bidez egin zen4.
Lehen esperimentuan sarturik geundela, jakin genuen MTI enpresak (Microwave Telemetry Inc. delakoak) 9,5 gramoko transmisorea5 egingo zuela. Haren ezaugarriak ondokoak dira:
Dimentsioak: 38x17x12 mm. (Antena kontuan izan gabe.)
Pisua: 9,5 g.
Antena: 178 mm., transmisorearen horizontalarekiko 45º inklinazioa. Altzairu herdoilezinezko zuntzez eginda eta nylonek estalia.
Sentsoreak: PTTak tenperatura, bateriaren boltajea eta animaliaren jarduera6 maila neurtzeko sentsoreak eramaten ditu.
Lehen esperimentuan bezalaxe, transmisoreak barneko bateria kargatzeko eguzki-eragingailu bat erabiltzen du: eguzki energia da iturria. (AURKIBIDEA) 2. Proiektuaren nondik norakoak
Bigarren proiektu honetan, oso egokia izan zen transmisorearen eta hegaztiaren pisuen arteko erlazioa. Jakina denez, erlazio horrek %5 baino gutxiagokoa izan behar du.
Aurreko esperientzia kontuan edukirik, bagenekien proiektua aurrera eraman zezakeela, zeren lehen erabilitako PTTak 12 gramokoak baitziren eta oraingo honetan transmisoreak txikiagoak baitziren. (AURKIBIDEA) 3. Proiektuaren kokapena
Ezaguna datekeenez, Paleartikoa da Scolopax rusticola-ren bizitza-esparru osoa. Paleartikoa:
Paleartikoa, daukan hedadura dela eta, bi zatitan banatzen da: Mendebaldeko eta Ekialdeko Paleartikoa. Mendebaldeko Paleartikoa:
Aurreko esperientzian bezala, mendebaldeko Paleartikoa izan da esperimentuaren kokapena: printzipioz, Marokotik Ural mendietaraino doan espazioa. Scolopax-en habitatak Europan
Aipatu bezala, gure mendietara etortzen den Scolopax rusticolaren bizilekua Mendebaldeko Paleartikoa da.
Aurreko esperimentuan bezala, proiektua kontrapasako migrazioan egin da.
Hona hemen eraztunekin urteetan zehar izandako esperientzien araberako migrazioen mapa:
Migrazioa dela-eta, hiru migrazio desberdin bereiz daitezke: migrazio luzea, laburra eta ertaina. Migrazio luzea mapan urdinez agertzen da. Migrazio ertaina mapan berdez azaltzen da. Badago bien arteko gune komun bat (mapan marraz dagoena). Horrez gain, badago migrazio laburra: zona konkretu baten inguruan gertatzen da; gure kasuari dagokionez, soilik espainiar estatuan bertan edo eta soilik frantziar estatuan mugitzen diren oilagorrei dagokie7. (AURKIBIDEA) 4. 2007ko proiektua (Astur eta Navarre izeneko oilagorrekin)
Proiektu hau 2007an gauzatu da. Esan bezala, transmisoreak 9,5 gramokoak izan dira.
a) Asturiasetik bidalitako oilagorraren, Astur izenekoaren transmisorea 48/10 duty ziklokoa izan da, 60 segundoko TTarekin (TT: transmisio-tartea).
b) Nafarroatik bidalitakoa, Navarre izenekoaren transmisorea 48/10 duty ziklokoa izan da eta 45 segundoko TTarekin. Gainera, Navarre-ren PTTak Mortality Ground Track8 delakoa eduki du barnean. Modu horretan transmisorea berreskura daiteke9.
Proiektua aurrera eramateko zenbait puntu edo mugarri garrantzitsu izan dira kontuan.
(a) Argos sistema. Bagenekien, aurreko esperientzia dela medio, Mediterraneo inguruan interferentziazko gune10 bat dagoela. Hortaz, espero genuen eragina izango zutela interferentziek datu bilketan.
(b) PTT emisorea. Hona hemen 2006an eta 2007an erabilitako PTTen desberdintasuna:
9,5 gramoko PTTak %16,5 area gutxiago dauka 12 gramokoak baino11.
(c) PTTen kokapena oilagorraren gainean. Emisorea hegaztiaren bizkarrean kokatzen da, azalaren gainean (lumarik gabeko gune batean). Aurreko esperientzia baino errazagoa izan da honako hau, artesaren bi arku hegaztiaren aurretik gurutzaturik egon baitira.
(d) Duty cycle delakoa. Bi hegaztiekin 48/10 duty ziklokoak erabili dira, aurreko esperientzia kontutan edukiz. (AURKIBIDEA) 5. Oilagorren harrapaketak
a) 2007ko otsailaren 23an Llanera-n (43º 28’ 55,04’’ N 5 49’ 20,20’’ W, Asturiasen) Astur oilagorra harrapatu eta PTTa jarri ondoren, askatu egin zen. Astur heldua da eta 320 gramokoa.
Astur-ek Argos-en nomenklaturan 72452 ID zeukan, guretzat 52 izan da. Astur: askatze-puntua
b) 2007ko martxoaren 2an Bakaikun (42º 53’ 54,2’’ N, 2º 05’ 59’’ W, Nafarroan), harrapatu eta PTTa jarri ondoren, Navarre askatu zen. Navarre heldua da, 350 gramokoa eta emea (genetikoki analizaturik).
Navarre-k Argos-en nomenklaturan 73388 ID zeukan, guretzat 88 izan da. Navarre: askatze-puntua
Hona hemen zenbait argazki, Navarre-ri PTTa jartzean:
Navarre askatu ondoren:
Navarre bere PTTarekin:
Navarre-k bi emisio eman zituen Nafarroan: lehena askatu zen gau bertan (martxoak 2, lokalizaturik gabekoa) eta hurrengoa Bakaikun bertan (martxoak 5). Navarre: Bakaiku inguruan (AURKIBIDEA) 1 Lehen esperimentuari buruz, ikus Euskonews 380 eta Euskonews 383. 2 Hots, transmisore bat 48 ordu kargatzen egon zen eta 10 ordu deskargatzen; beste bi transmisore 72 ordu kargatzen eta 10 ordu deskargatzen. 3 Transmisio-tartea: transmisoreak duty cycle bakoitzean, 10 ordu horietan deskargatzeko erabiltzen duen denbora-tartea. Lehen esperimentuan, hiru transmisoreek 60 segundoero transmititu zuten. 4 Ikus http://www.cls.fr/welcome_en.html eta http://www.argosinc.com/system_overview.htm. 5 PTT 100 9.5 gram Solar: ikus http://www.microwavetelemetry.com/Bird_PTTs/9-5g.php. 6 Jakiteko ea animalia, gure kasuan hegaztia, bizirik dagoen ala ez. 7 Ikus Fadat (1995), Lucio eta Sáez de Buruaga (2000). 8 Ikus http://www.microwavetelemetry.com/Bird_PTTs/groundtrack.php. Oraingo transmisore berriek horrelako kasuetan, 0.5 gramoko aldagailu (switch) gehigarri baten bidez, ohiko transmisore bilakatzen dira, lurretik segitu ahal izateko Yagi antena batekin. 9 Izan ere PTT berriarekin, aukera eman diete MTIkoek transmisoreei lur-jarraipena egiteko, baldin eta hegaztia hiltzen bada edo transmisorea askatzen bazaio. 10 Ikus MTIkoen Newsletters: http://www.microwavetelemetry.com/newsletters/winter_05page8.pdf eta http://www.microwavetelemetry.com/newsletters/winter_05page8.pdf 11 Ikus, aurrerantzean, ondorioetan esaten dena. :: Mugarik gabeko Scolopax rusticola (II/II)