
Artisautza
Concha Laca. Portzelanaren artista: Ilustrazioak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
1.- Buztinezko pieza (ondoren marraztua).
2.- Igeltsuzko molde erdia (aurpegiaren aurreko aldea) eta buztinezko moldea barruan (bustoaren atzeko aldea).
3.- “Molde galduak”, bustoa igeltsuan egin baino lehen.
4.- Moldeak bete eta igeltsuzko bustoa ateratzen da, “fundido” deritzona. Horretarako, moldea apurtu egin behar da; horregatik esaten zio “molde galdu”.
5.- Igeltsuzko bustoa erabiliz, eta goma lakazko eta xaboizko hainbat geruza eman ondoren (moldea ez itsasteko), igeltsuz estali behar da. Pieza horrekin, portzelanazko pieza egiteko behin betiko moldeak egiten dira. Argazki honetan igeltsuzko bustoa ikusten dugu, bai eta busto horretatik lortutako molde erdiak ere.
6.- Moldeak itxi eta portzelana-likidoa botatzen da barrura.
7.- Lehortu ondoren, moldeetatik atera eta labean sartu behar da, eta horrela, portzelanazko behin betiko bustoa lortuko dugu. Hemen igeltsuzko bustoa ikusten dugu (fundido), eta pieza horren bidez, portzelanazko bukaerako bustoa lortu zen. Piezak labean zenbat murriztu diren hautematen da (% 13,7).
8.- Pieza amaitua, oinarrizko kolore beltzez margotua. Pieza hori Simón Bolívarren Museoan dago Markina-Xemengo Bolibar auzoan.
