425 Zenbakia 2008-01-25 / 2008-02-01
Txiletar geografia, hain zuzen, Santiago, Angol, Victoria, Valparaíso eta Viña del Mar, Freireren pedagogiaz, era berezian, ukitua izan da oraingo honetan, oiko ez den didaktika bat lagungarri izanaz alboan, aberatsa, onuragarria eta beharrezkoa hezkuntza eremuan, nire iritziz. Hemisferio honetakoa dela Alejandro Jodorowsky jakinda, ezin izan diot ukatu hiri hauetan bizi izandako ibilbide pedagogiari, tarotaren irakurketa, eta dinamika ezin hobea gertatu da, edukitako solasaldietan. Arriskuak merezi izan du.
“Clarita de Larminat” Zentroak, organizatuta zeuzkan zenbait hitzaldi, Freireri buruz, aipatutako hirietako zenbait hezkuntza erakundeetan, eta nire eskuetan ipini zituen, betiko konfiantzaren arabera. Buruari bueltak ematen hasi nintzen pentsatuz ea nola hitzaldiak eraldaketa gertaera bat gerta zitezkeen, gauza bizia eta ez errepikakorra, hau da, ezaguera bera, bizipen berri baten, gertakizuna izan zedin, irakasle brasildarraren klaseetan nik sentitutako trantzearen antzera.
Ego Ameriketako zientifiko eta jakintsu batzuk, intuiziozko ukitu afektiboa sarritan agertzen dute, eta benetan oso pedagogikoa iruditzen zait, emoziozko sentsibilitate hemisferioan kokatzen gaituztelako, eta zenbait giza jakindurien horizonte aberatsak, gure aurrean ipintzen dituztelako. Orain dela lau urte arte ni ez nintzen interesatzen tarotaz, baina Jodorowsky irakurri ondoren, giza transzendentziak era berri batez ukitu banindu bezala aurkitzen hasi nintzen eta poliki-poliki, sinbologiaz jositako ezagueraren eremu terapeutikoan kokatuta aurkitu nintzen, tarotaren bidez. Gordetzen dituen arkanoetan, giza zientziaren esentzia dago. Eta konbentzimendu honen bidetik, bai arkano nagusiak eta bai txikiak zamatzen duten jakinduriaren ildoan, nire egunerokotasuna argitzen dut, eta orain, zenbait une profesionalak ere bai. Kartak, ez ditut asmakizunerako erabiltzen, errealitatearen ispilu adierazgarri bezala baizik. Egoeraren objetibotasuna hobeki ikusten laguntzen didate, beraien irakurketa objektu bitartekaria bihurtzen delarik.
Berriro ere, Paulo Freirek oparitu zizkigun hitzetan murgildurik, konturatu nintzen ez zela batere zaila, bere testuei taroteko arkano nagusien sinbologia egokitzea. Zailena gertatzen zitzaidana zen, hitzaldi barruan komunikazioren arabera, sinbologiaren agerpena zori-jokoaren giroan, egitea. Interferentziak egokiak gertatu ziren, komunikazioari ezaugarri ludikoa jarri genion, mesfidantza ikusmiraren bidez gainditu genuen, bai ikasle eta irakasleek jarrera ezin hobea agertu zuten eta azken batean Freireren esaldia hainbeste aldiz errepikatua: “hitzaren irakurketa - errealitatearen irakurketa”, egiaztatu genuen. Topaketa ludikoak, argiak, baina batez ere pedagogia honetaz blai egindako une osasuntsuak izan ziren.
Paulo Freireren testuak bereiztu nituen arreta handiz, hitzaldietako gunea bere hitza izan zedin, eta testu hauek nireganatzen saiatu nintzen zenbait gogoeta pertsonalen bidez , gero bakoitzari zegokion (nire uste apalean) sinbologia egokitu nion. Irudiak, margoak, adierazpenak eta zerbaiten jabe ez naizen horrek, hitzen bizitza berreskuratzera, pertsonai argitsu eta koloretsuaz jantzita, eraman gintuzten, zer gehiago indartu beharrean gauden hezkuntza munduan eta zer ez, argiago ikuziz.
Norbaitek pentsa dezake legitimitate osoz, didakta hau oso pertsonala eta arbitrarioa dela. Nire buruari ematen diodan erantzuna hau da: Freireren hitza idatzia dago eta egokitu dezakegu gureganatuz giro ezberdin bakoitzean, irudia, kolorea eta intuizioa, tartean direlarik. Hitz batean esango nuke, era honek lagundu digula, testuak pertsonalizatzen eta objektibotasuna kartaren (objektua hain zuzen) bidez, errazago eta libreago, aurkitzen. Askotan gertatu zitzaigun, zenbait galdera normalean egiten ez direnak zuzenean, kartaren bidez egiten zirela. Era honetara, testua bera aberastu eta osatuz, esperientzia eta sentsibilitate pertsonalaren bidez, hau izanaz azken batean nik ezagututako irakasleak nahi izaten zuena ikasleengandik lortu.
Pertsonalki, nire formazioan, sinbologiaren dastatzea ez da existitu, naiz eta hitz idatzia sinbologiaren parte ezin bestekoa izan. Horregatik, bide hau egitea eta ibilbide honen irakaskuntza sentitzeak, ditudan ezaguerak beste sentsibilitate batetik berreskuratzera eraman naute. Urteetan ibili ez naizen bideetatik ibiltzera hain zuzen, beti arrazoia eta logikaren bidetik ezagueraren barneratzea bizi izan baitut! Baina jakinduria haratago doa, eta askoz gehiago ikas dezakegu zenbait sentsibilitate desberdinetik abiatzen garenean.
Hemisferioz aldatzea noiz behika, oso ongi datorkit, ezagutzen dudana beste espazio, izkina eta perspektibatik kontenplatzen laguntzen didalako. Juana Fuentealba irakaslearen eta Victor Arroyo Zentro Claritako idazkariaren laguntzarekin, Angoleko Irakasleen Kolegioan, talde dinamika batetan parte hartu nuen, nire komunikazioaren aurretik; baita ere elkartu nintzen irakasle izendatu berri edo izendatzeko zeudenekin; herriko agintariek ekitaldi nagusira etorri ziren; Mapuche folklorea egon zen; kidetasun atsegina; eta baita ere, mahai inguruan afari txiletar eder bat dastatu genuen. Victoriako Arturo Prat unibertsitatean, Freireri buruzko gogoeta egin genuen ikasle eta irakasleen artean, hiru ordu konturatu gabe pasa zirelarik.
Hitzaldi hauen egutegia, Santiagoko “Maisuaren etxean” inauguratu nuen. Ikasle eta irakasle batzuk inguratu ziren eta baita ere Euskadiko Delegazioko ordezkariak, hauek, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren bisitaren berri emanaz eta hein berean gonbidapena luzatuz. Bosque-ko komunan, nagusien alfabetatze taldearekin topo egin nuen, eta benetan sentitu nuena izan zen, irakasleek duten ikasleen beharra. Gauza jakina denez teorian ez baita egunerokotasunean hain argi sentitzen. Recoleta-ko Arturo Prat unibertsitatean, Fransico Fuentealba ikasleak beste ikasle batzuekin batera, Freireri buruzko dastatzearen une berezia antolatzen, saiatu ziren, eta lortu ere bai noski! Valparaisoko Playa Ancha unibertsitatean, pedagogiako irakasle eta ikasleek elkartu ginen pedagogia honen inguruan eta gehiagoren gogoz geratu ginen. Viña del Marren, etxe polit batetara gonbidatuak izan ginen, Zuzendarien Zentrora hain zuzen, eta pedagogo brasildarraren memoria berreskuratzen pasa genuen denboraldi eder bat.
Ibilaldi honetako azkeneko topalekua, “Comuna de la Granja” deritzen den auzoan izan zen, “Casa Azul” izena duen kolegioan, Clarita Zentrotik hurbil geratzen denean. Nagusien hezkuntza munduan lan egiten duten zenbait pertsona agertu ziren; Hezkuntza Ministerioko “Chile Califica” programaren, zuzendari erregionalaren presentziarekin kontatu genuen; auzoko agintari polizialarekin; eta osasun mentaleko zenbait erakunde sozialetako langileekin. Hizlari eta komunikatzaile lanetan: Zentro Claritako zuzendaria den Erika Fuentealba; Droga arazoetan espezialista den Iban de Rementeria; Zentro Claritako presidente eta psikiatra den Andres Gumucio; Sebastián Fuentealba irakaslea eta Zentro Klaritako hezkuntza eremuko koordinatzeilea, Koordinaketa lanean; eta ni. Erabilitako gai zentrala, hezkuntza txiletar eremuan eginiko ibilbidean jorratutako, gai bera izan zen: “gure lanaren egitea, osasunaren pedagogia lantzea da, pedagogiaren osasuna lantzen dugun hein berean.”
Azken topaketa, magikoena izan zen. Bogotara itzultzeko bezperan gertatu zen. Bingo bat antolatuta zegoen, Zentro Claritarako dirua lortu nahian. Ospakizun oso alaiaren inguruan gertatu zen dena, folklore txiletarraren aurkezpen ezin hobea, beste batzuen artean “Despertares” taldearekin kontatuz, gehienetan bezala. Enpanadak, freskagarriak, patata frijituak... alkoholik ez, beti horrela da zentroan. Kantatu eta dantzatu egin ondoren, azkeneko txanda tokatzen zitzaionean bingoari, eta azken kartoia nire eskuetan nuela, falta zitzaidan azken zenbakia entzun nuen. Nire kartoia osatuta ikusten nuela eta ezin sinetsirik, bingo! oihukatu nuen eta zozketatzen zen telebista tokatu zitzaidan. Inpresio handiena sortzen zidana izan zen, bezperan zentroko telebista ostu zigutela, eta une horretan zori-jokoaren bidez, berriro gugana itzultzen zela zirudien... Han, zentroan, geratu zen! Benetan magia asko egon da ibilbide txiletar honetan, Freirek ikusmira sortzen jarraitzen duelako eta zenbait bide argitzen ere bai. Eta esango nuke baita ere, inoiz ez bezala, pedagogia honek duen indar askatzailea, oraingo honetan, bereziki sentitu dudala.