Aipamena. Galegos en Bizkaia: Galiziarrak Bizkaian
Egilea: Xurxo Martínez Crespo, Raúl Río Díaz Argitaratzailea: Fundación para o Estudo e a Divulgación da Cuestión Social e Sindical en Galiza - Fesga eta Ipar Hegoa Fundazioa Orrialde kopurua: 88 ISBN: 13:978-84-611-9909-9 Ezaugarriak: Liburua euskaraz eta galegoz idatzita dago eta Gabriel Aresti eta Manuel María poeta eta lagunen arteko gutunen bilduma da. Horien artean euskal beharginei eta langile galegoei zuzendutako inoiz argitaratu gabeko poemak daude. Lan honetan, idazle biek adierazten dute kezka berdina: 60ko hamarkadan etorkin galegoen eta Bizkaiko herritarren arteko ezinikusia. Liburua harri bitxia da, batetik, inoiz irakurri gabeko testuak agertzen direlako eta bestetik, idazleen maila altuagatik. Manuel maría eta Gabriel Arestik euskal langile eta langile galegoek elkar ulertzeko eta biltzeko konpromisoa hartu dute gutun hauetan. Gabriel Arestik gaztelaniaz sortutako hiru soneto ederrak, Manuel Maríak berak itzuli zituen galegora eta Manuel Maríak galegoz idatzitako hiru kantigak, ostera, Edorta Jiménez euskal idazleak egindako itzulpenari esker irakur ditzakegu euskaraz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.