422 Zenbakia 2008-01-04 / 2008-01-11

Euskobooks

Aipamena. Woody Allen: Bizitza kontrako eztarritik

Egilea: Koldo Goitia Argitaletxea: Elkar ISBN: 84-9783-525-5 Ezaugarriak: Woody Allen gaur egungo zine zuzendari eta gidoigile nagusietako bat da, Oscar sariaren irabazle behin baino gehiagotan.Aktore lanetan ere aritu izan da. 1935ean jaio zen New York hirian eta hantxe ikasi zituen ofizioaren zoko guztiak etengabeko lanean. Liburu honetan Allenen ibilbide profesionalaren eta pertsonalaren berri ematen da, bere filmografia oparoa ardatz gisa hartuz. Koldo Goitia kultur eragilea da biografia bizi eta arin honen egilea.