418 Zenbakia 2007-11-30 / 2007-12-07

Gaiak

Informazio praktikoa

EUSKAL HERRIA MUSEOA



Euskal Herria Museoak Alegria jauregi barrokoan du egoitza. Jauregi hori 1733an berreraiki zen. Bizkaiko Foru Aldundiak 1982an erosi zuen oinetxea, eta Euskal Herria Museoa izateko konpondu zuen. Helburua hauxe zen: erakusketa bat sortzea foru inguruaren esanahi historiko, politiko eta kulturala ulertzen eta Euskal Herriak osatzen duen komunitate espiritualaren ezaugarriak azaltzen laguntzeko. Museoaren ordutegia Astegunetan:10:00etatik 14:00era eta 16:00etatik 19:00era Domeketan:11:00etatik 15:00etara Astelehenetan:itxita, jaiegunetan eta urriko lehen eta azken astelehenean izan ezik Jaiegunak:11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 20:00etara Bisita gidatuak: euskaraz, gazteleraz eta, salbuespen moduan, ingelesez eta frantsesez. Aurrez hitzartu behar da. Tarifak Orokorra:3 ¤ Tarifa murriztua:1,5 ¤ (erretiratuak, 26 urtera arteko gazteak, elbarritua,langabetuak eta 10 pertsonako edo hortik gorako taldeak). Eskolako taldeak:1 ¤ Dohainekoa:12 urtera arteko umeak eta Museoaren eguna (hil bakoitzeko azken osteguna). Zerbitzu osagarriak Material didaktikoa:D.B.H. eta Batxilergoko eskola taldeentzako Taldeentzako bisita gidatuak: Taldea 15 pertsona baino gutxiagokoa izango da eta talde bakoitzeko arduradun bat egon behar du. Sarreraren prezioaz gain, 10¤ ordainduko dira talde bakoitzeko. Hitzordua eskatu aurretik. Liburutegia:Ikertzaileek erabiltzeko soilik. Denda:Liburuak, katalogoak, bestelako argitalpenak erosi daitezke, bai eta zeramika, diskoak eta museoko gaiekin lotutako beste oroigarri batzuk ere. Bideoak:Museoak bideo bilduma bat du, museoko bisitariek ikus ditzaten, eskaera egin ostean. Zerrenda informazioan galdetu daiteke. Entzuteko gidak:Museoak entzuteko gidak ditu, azalpenak ingelesez, frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz ematen dituztenak. Ezinduentzako zerbitzuak Kokapena

Allende Salazar kalea, 5 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia) Harreman eta erreserbetarako

E-maila:euskalherriamuseoa@bizkaia.net Teléfonoa:(+34) 94 625 54 51 Faxa:(34) 94 625 74 15 Web: www.bizkaia.net/euskalherriamuseoa