416 Zenbakia 2007-11-16 / 2007-11-23
Euskal idazlea (Asteasu, 1903 - Donostia, 1976). Legegizon eta politikari tradizionalista (Gipuzkoako «Comunión Tradicionalista» izeneko alderdiko burua), euskarari egin zion, ordea, sarrera erakundeetan. «Egan» aldizkariaren zuzendaria, A. Irigarai eta K. Mitxelenarekin batera, artikulu ugari idatzi zuen euskaraz garaiko euskal aldizkarietan. Jan-Edanak liburua, sukaldaritzari buruzko artikuluak biltzen zituena, eman zuen argitara. G. Arestiren lehen laguntzaile eta bultzatzaileetakoa izan zen.