415 Zenbakia 2007-11-09 / 2007-11-16

Euskobooks

Aipamena. Edan ase arte

Egilea: Mikel Peruarena Ansa Argitaratzailea: Kutxa Fundazioa Orrialde kopurua: 103 ISBN: 84-71-73-493-1 Ezaugarriak: Kutxak antolatu ohi dituen Irun Hiriko kutxa Literatur Sariek arte-alor honetako sormena bultzatzea eta beronen ezaupidea gizarteratzea dute helburu. Lehiaketa hau urtero iragartzen da duela hogeita hamazazpi urtez geroztik, gaur egun beronen baitan Olerki eta Eleberri sailak lantzen direlarik. Hemengo idazlan honek eskuratu du 2006 urteko Olerkia Saria, Santiago Aizarna, Henrike Knörr, Iñaki Aldekoa, Lourdes Otaegi eta Patrik Urkizu jaun-andreek osaturiko Epaimahaiaren erabakiz.