414 Zenbakia 2007-11-02 / 2007-11-09

Euskobooks

Aipamena. Mattin eta Xalbador

Egileak: Antonio Zavala eta Joxemari Iriondo Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 384 ISBN: 84-7907-528-7 Ezaugarriak: Auspoa bildumaren 301. alera iritsi gara dagoeneko. Antonio Zavalak egindako lan itzelak, Joxemari Iriondoren laguntzarekin, Iparralderaino eraman gaitu honako honetan. Mattin Trekuren heriotzaren 25. urteurrena aprobetxatuz, Mattin eta Xalbador ale berriak Mattin eta Xalbadorrek elkarrekin abesturiko bertsioak jasotzen ditu, eta baita Mattin eta Xalbadorrek bakarka egindakoak eta Mattinen omenezkoak ere. Hori guztia jasotzen du liburuak, argazki interesgarri askorekin batera. “Pozak txoratzen nago ni hemen jende hoieri begira: besta egunian danak kalean, gutti juaten da mendira. Eta nai degu denek atera jendia dagoen tokira, besta egunetan zaharrak ere pixka bat piztutzen dira”.