411 Zenbakia 2007-10-12 / 2007-10-19

Euskobooks

Aipamena. Erdi Aroko zeramika Euskal Herrian (VIII-XIII): La cerámica medieval en el País Vasco (siglos VIII-XIII)

Egilea: Jose Luis Solaun Bustinza Argitaletxea: Jose Luis Solaun Bustinza Orrialde kopurua: 422 ISBN: 84-8373-831-7 Ezaugarriak: Euskal Herriko Erdi Aroko zeramikaren azterketaren abiapuntua zehaztu behar bagenu, dudarik ez dago ez ginatekeela iragan XX. mendeko 80 urteetatik haratago joango. Historiaurreko arkeologiaren pisu handiak, azterketekin hasteko halako erakarria izan zezaketen zeramika luxuzko deituen gabeziak eta Erdi Aroko kultura materialarekin ez ezik Erdi Aroko arkeologiarekin arduratzen ziren ikerlarien urriak zerikusi handia izan zuten egoera honekin. Izan ere, dagoeneko badira urte batzuk Euskal Herriko zeramiken inguruko datuak oso urriak zirela, daturik ez zegoela ez esatearren, deitoratzen zuenik (Matesanz, 1987: 245).