Aipamena. Bizkaiko arraunaren urrezko urteak (1976-1985): Los años dorados del remo vizcaino (1976-1985)
Egilea: Manu Etxeberria Sedano Argitaratzailea: Manu Etxeberria Orrialde kopurua: 200 ISBN: 978-84-611-7632-8 Ezaugarriak: Liburu hau, Euskal arraunketaren aro modernoa (1970-2000) / La Era Moderna del remo vasco (1970-2000) bildumaren bigarrena da. Lehenbizikoa, “Oriotarren iraultza (1965-1975)/La revolución oriotarra (1965-1975)”, 2005ean argitaratu zen. Sestaoko Kaiku eta Santurtziko Itsasoko Ama taldeak jaun eta jabe izan ziren estropada eremutan 1979ko bigarren erdian eta 1980ko lehenengoan. Sestaoarrek eta santurtziarrek Bizkaiko arraunaren historiaren atalik aipagarriena idatzi zuten, biek hala biek. Sestaoko Kaikuko Bizkaitarra trainerua, José Luis Korta oriotarraren gidaritzapean, Kontxako bandera lau aldiz irabaztea lortu zuen, 1978tik 1982ra, eta baita Ibaizabalen itsasadarrean goi mailako garaipenak. Sestaoarrek nagusitasun itzela erakutsi zuten, besteak beste, Gipuzkoako Orio eta Kantabriako Castro Urdiales mendean hartuz. Liburu honek talde bien, Kaiku eta Itsasoko Amaren, sorrera, historia eta bien ibilbidea kontatzen du, honenbestez, Sestaon nahiz Santurtzin bizitako garai apartak gogoratuz. Jose Luis Korta bera arraunketa olinpikoan ere goi mailan jardun zuen estatu mailan nahiz nazioartean, palmares ikusgarria erdietsiz. Mosku-80 Joku Olinpikoetan partu hartu zuen Kortak, besteak beste, eta, nolabait ere, taldekide batzuri bide hartan lagundu zien; hala nola 1978an munduko txapelduna izan zen José Antonio Montosa. Liburua idaztean egileak urte haietako hemeroteca hartu du oinarri, ondoren testuak arraunlarien, entrenatzaileen eta abarren adierazpenek lagunduta osatuz. Narrazioa bereziki aukeratutako argazkiek eta estropada garrantzizkoen emaitzek indartuta azaltzen da. Ondorioz, liburu aberatsa da hau, edukin idatzia nahiz grafikoari dagokionez. Bestalde, egileak, Bizkaiko irakurleekiko begirunez, atsegin handiz erabili ditu ohiko bizkaitar hitz eta egitura ugari.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.