
Gaiak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Zientzia Politikarako Zuzendaria
Jakin badakigu Zientzia zein garrantzitsua den Ezagutzaren Gizartean; horregatik egin dugu ahalegin handiagoa zientzia azpi-sistema bat eratzeko. Kalitatearen eta bikaintasunaren izenean gure herrialdea katebegi bihurtuko duena Europan. Lehendabiziko eraldaketa handiaren arrakasta teknologia azpi-sistemari esker izan da, eta bigarrenak nahitaez eskatzen du zientzia sistema indartzea, eta aldi batera izatea kalitatearen eta bikaintasunaren ezagutza sortzea eta ezagutza hori balioestea eta ustiatzea.
Erronka horiei aurre egin ahal izateko, jarduera-programak eratu dira zientzia-politikarako. Honakoak dira egiteko nagusiak:
. Jaurlaritzaren zientzia eta teknologiarako koordinazio-mekanismoak sortzeko eta horien jarraipena egiteko proposamenak egitea.
. Unibertsitate-esparruan ikerketarako eta teknologia garapenerako programak eratzeko proposamena.
. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ematen dituen baliabideak esleitzeko proposamena, eta horien inguruko datu-bankua eratzea.
. Ikertzaileak prestatzeko programak egitea, eta bekadunen jarduera prestatzea eta ikuskatzea.
. Apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan Hezkuntza, unibertsitate eta Ikerketa Sailerako ezartzen diren funtzioak garatzea; dekretu horren bidez eratu eta arautzen da Teknologiako Euskal Sarea, Euskadiko teknologia-ikerkuntzaren arloko erakundeekiko koordinazio eta lankidetza harremanak ezartzen baitira eta horien ezaugarri eta funtzioak zehazten baitira.
. Ikerkuntzarako laguntzen eta diru-laguntzen deialdiak ezartzea eta zehaztea.
. Ikerketa programa berrietan formula berriak proposatzea, zientzia sistema eta komunitatea berrikuntzak dakartza erronketara egokitzearren.
. Sailak sinatutako programa-kontratuetan ikerkuntzarako zein aurreikuspen dagoen proposatzea eta ikuskatzea.
. Unibertsitate-enpresa fundazioen edukiak eta helburuak ebaluatzea eta proposatzea.
. Unibertsitateen Antolamendu Legeak ikerkuntzarako politikaren alorrean aurreikusten dituen neurriak bultzatzea.
. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion Zientzia eta Teknologia Euskal Planeko programak kudeatzea, jaurlaritzaren beste sail batzuekin eta ekonomia eta gizarte alorreko beste eragile batzuekin batera. Programak 1. Giza baliabideak I+G+B arloan Ikertzaileak prestatzeko laguntzak
Laguntza hauek ikertzaileen doktorego aurreko faserako dira, eta honako modalitate hauek dauzkate:
Doktorego aurreko laguntzen programa. Bi aldaera dira. Alde batetik, Espainiako aplikazio-zentroetarako aldaera, eta, bestetik, atzerriko aplikazio-zentroetarako. Helburua da hirugarren zikloko ikasketa-programa batean, zientzia, teknologia edo humanistika ezagutzaren edozein arlotan, doktore tesia egin nahi duten goi-mailako unibertsitarioei eskaintzea oinarrizko prestakuntza zientzia, teknologia eta humanistika alorretan.
Proiektuei loturiko doktorego aurreko laguntza-programa. Programa honen helburua da zientzia, teknika eta humanistikaren arloan prestakuntza ematea, eta aukera eskaintzen da prestakuntza jasotzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren ikerketa-proiektuetarako laguntza-programek finantzatutako ikerkuntza-proiektuetan.
Espezializazio ikasketak atzerrian egiteko laguntzak
Programa honen bidez laguntzak ematen dira ikasketak zabaltzeko atzerrian, Masterra edo baliokidea lortzeko, betiere EAErako interesgarriak diren arloetan. Doktoregoa lortu ondoren hobetzeko laguntzak
Ikertzaileak doktoratu ondoren atzerrian hobetzeko laguntzak. Helburua da ikertzaileak ikerkuntzan, oinarrizkoan zein aplikatuan, hobetzea. Atzerriko unibertsitate edo ikerketa zentroetan ikerketa-proiektua egin nahi duten doktoreei zuzenduta dago.
Era berean, ikerketa-taldeentzako laguntza deialdiaren bidez laguntza lerroak gaitu dira euskal unibertsitate sisteman doktoreak kontratatzeko. Nazioartean garrantzitsuak diren ikerketa-zentroetan prestatzen ari diren ikertzaileentzako egonaldi laburretarako laguntzak
Ikertzaileen Prestakuntza Programetako laguntzen berrikuntzek aurreikusten dute Ezarpen zentro ez diren beste zentro batzuetan urteko hiru hilabete arteko egonaldietarako laguntzak ematea. Laguntza horiek ematen dira egonaldi horiek oso lagungarriak direlako bekadunen prestakuntza osatzeko. Ikertzaileentzako hobekuntzarako eta mugikortasunerako laguntzak
Ikertzaileentzako hobekuntza eta mugikortasun programak helburu du komunitate zientifiko eta teknologiko eta humanistikoaren harremanak bultzatu nahi ditu ikerkuntza Euskadiz kanpo egiten duten RVCTIko prestigio handiko ikertzaileekin
Programa honek honako modalitate hauek ditu:
Onuradunak dira Ikertzaile bisitariak Euskal Autonomia Erkidegoko entitate zientifiko eta teknologikoetara datozenak.
Beste modalitatearen onuradunak dira Euskal Autonomia Erkidegoko entitate zientifiko eta teknologikoetako ikertzaileak, egonaldiak egiten dituztenak EAEtik kanpoko zentroetan. Basque Fellowship en Oxford
Oxfordeko St Antony’s College-a izen handiko zentroa da Gizarte Zientzietan, batez ere diziplina arteko eskualdeko zein nazioarteko ikerketetan. Euskal Herriarekin zerikusia duten gaietan aditua den ikertzaile bisitari bat izatea Oxfordeko St Antony’s Collegean oso lagungarria da Euskal Herriaren ezagutzaren garapenerako. Ikerkuntzarako Euskadi Saria
Programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko edo erkidegotik kanpoko ikertzaileen eta talde kualifikatuen ahaleginak bultzatzea eta sustatzea, baldin eta beren lanak eragin handia izan badu Euskadin. Horretarako, Ikerkuntzarako Euskadi Sariaren deialdia egingo da urtero. Ikertzaile badirenak erakartzea
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Ikerbasque Fundazioa sortu du oro har zientziaren euskal sistemaren zientzia eta ikerketarako gaitasunak indartzeko, eta Ikerbasqueren helburua da zientziaren tokiko sistema indartzea, sistematik kanpoko zientzialariak ekarriz. 2. Ikerketa jarduerak Euskal unibertsitate sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak
Programa horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako taldeen ikerketak garatzeko oinarrizko finantziazioa bermatzeko laguntzak ematea.
Ikerkuntza, oinarrizkoa edo/eta aplikatua, proiektuetarako laguntzak
Ikerketa-proiektuetarako laguntza-programa hau beste programa batzuekin koordinatuta dago; programa horiek, bideratuta daude teknologia berrikuntza garatzera, enpresekin lankidetzan, baliabide materialak indartzera eta ikerketa-taldeak antolatzera. Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako laguntzak
Programa honen xedea, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoaren zientzia- eta teknologia-sistema indartzea da, unibertsitateko eta teknologia zentroetako ikerketa taldeen eta ekoizpen-inguruneko enpresen arteko elkarrekintza ahalbidetuta, kalitateagatik eta interes zientifiko-teknologikoagatik enpresentzat interesgarriak izango diren ikerketa aplikatu edo teknologikorako proiektuen bitartez. Produktu horiek, hain zuzen, unibertsitatetik enpresarako teknologia transferentzia ekarriko dute, edota prozesuen edo produktuen mailan helburu berritzaileak gauzatzea. Patenteak eskatzeko laguntzak
Programa honen xedea da ikerketaren emaitzak babestea, eta horretarako, prozeduraren hasierako bi jarduera finantzatuko dira: erregistroa (patentagarritasunaren ebaluazioa eta patente eskaera zuzen idaztea), bai eta, produktuaren salmenten bidez eta lizentzien bidez, babesaren ondorioen jarraipena egitea ere. Gai espezifikoetan taldeak sendotzeko laguntzak
Programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ikerketaren kalitatea areagotzea eta handitzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko giza baliabideen parte hartzea, lehiakortasuna eta gaitasuna Gizarte Zientzien eta Humanitateen alorrean. Pirinioetako Lan Elkartearen lankidetza-esparruan ikerketa-sareen garapenerako, ikertzaileen mugikortasunerako eta Teknologi Ikerketa eta Garapeneko proiektuak garatzeko laguntzak
Zientzia-teknologia-enpresa arloen baitan dauden ekintzak abian jartzeko helburua du, betiere Pirinioetako eskualdeen eremuan, eta ekintza horiek Europar Batasuneko funtsen finantzaketa lor dezaketen PLEko lurraldeko garapena sustatzeko izango dira. Zientzia biltzarrak eta bilerak egiteko laguntzak
Programa hau diseinatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan zientzia biltzarrak eta bilerak egiten laguntzeko, eta, batez ere, horien kalitate zientifikoa eta arrakasta bultzatzea, Espainiako eta atzerriko ospe handiko ikertzaile eta irakasleen partaidetzaren bitartez. Ikerketa ekintza berezietarako laguntzak
Programa honen helburua da oinarrizko eta aplikatutako ikerkuntzaren zientzia eta teknika kalitatea areagotzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko giza baliabideen parte hartzea, lehiakortasuna eta gaitasuna areagotzea. Europar Batasuneko I+G programa markoaren programa berezietan onartutako proiektu europarrak aurkeztu ahal izateko laguntzak biltzen dira jarduera honetan. Horretaz gain, salbuespenez, nazioarteko programen finantziazio partziala jasotzen duten proiektuetarako laguntza osagarriak ere eman daitezke. 3. Azpiegiturak Zientzia-ekipamendurako laguntzak
Programa honen bidez, laguntzak ematen dira ekipamendu zientifikoa erosteko eta azpiegitura handien erabilera errazten zaie horrelakoak behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko zientzialari guztiei, ikerketa-taldeek sarean jardun dezatela sustatuz. Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak garatzea Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroak (BERC) garatzeak sendotasuna eta baliabide nahikoak emango dizkie ikerketa lerroei eta nazioartean arrakasta handien duten ikerketa-taldeei, bikaintasuna eta beren ikerketa-jardueraren proiekzioa indartzeko. Esteka interesgarriak http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2518/eu/
http://www.ikerbasque.net/